Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Bada hiri sordido bat

Bada hiri sordido bat

Oier Gorosabel 2011/05/04 13:21
“La colmena”, Camilo José Cela.

Edward Hopper (1929) "Automat"

Irakorketa giro berezixan amaittu juat liburua, Kruzetako dilataziño gelan ordu txikixetan, Tomax jaixo baiño lehentxuago. Berez liburua amaittuta najekan ordurako, baiña, izan be, bere ezaugarrixengaittik liburu herena hartzen daben hitzaurre, testu komentario, ohar bibliografiko eta bestiak irakortzeko gogua nekan (eskerrak azkenerako laga nittuala). Hasieran kostau jatan harixa hartzia, baiña behiñ erdittik aurrera oso gustora irakorri juat, baitta ohera juateko gogoz egon be (gauza arrarua), haxe irakortziarren.

Badirurik 40ko hamarkadarako oso barritzaillia izan zala liburuan estruktura kaotikua, gero bat egitten daben puzzle píezekin; gaur egunian be, ez dok normala nere ustez. Traman elipsis haundixak dagozak be, autoriak interesatzen jakona bakarrik erakusten jok, eta bai, prologuistiak esaten daben modura, irudi impresionista xamarra hartzen jok osotasunian. Amaieria be, apurtzaillia –baitta gaur egunian be, esango neuke-, ez dabelako argitzen zein dan Martin Marcon gaiñian mehatxuka dabillen arrisku haundi hori.

Gaur arte ez najekan Cela honen ezer be irakorritta. Pertsona modura atzeraka egitten jestan gizonak, ez arrazoi senduengaittik halan be: bere azken urtietan ezagutu izandako agure polemikua, gerran eta frankismuan zer egin zeban erdi-entzunda... Baiña ohizko moduan, gauza gehixago jakin ahala ikuspegixa be aldatu jatak. Batez be nobeliak berak harrittu nok: zentsuriakin arazuak izan ei zittuan... Zelan ez, eta ez bakarrik Madrideko erlauntza horretako ziega ezin sordiduaguetan erabiltzen dirazen miseriak eta gordinttasunak erakustiangaittik –zita etxia, alkahuetia, bihargiñak, noraezeko bizitza hutsak...-, ez bada be eze, gerrako galtzaillien alderdi humano eta moralan alde urtetziangaittik, zeharka. Zeiñen aldetik, eta gerran Francokin ibilli izandako baten partetik, zentsore biharretan ibilli izandakua gaiñera. Bueno: askotan legez, gauzak ez dirazela zuri edo baltzak; eta palanganazale honen beste libururik parian ipiñi ezkeriok, duda barik hartuko dotela.

asier
asier dio:
2011/05/05 00:36

kontxo! neuk be hortxe jaukat, mesanotxian, "La colmena", datozen astietan irakortzeko prest. "La mejor novela española del siglo XX" irakorri izan juat nunbaitten. Hire mezua irakorritta, esku artian hartzeko gogua sartu jatak.

Celan liburu bakarra irakorri juat, "La familia de Pascual Duarte". 16-18 urtekin institutuan irakorri eta aurten bigarren aldiz irakorri juat. Liburu baltza, latza. Historixa gogorra; bizimodu gogorra. Baina gustora irakorri najuan. Idazkera ederra, eta molde modernua, sasoirako (1942kua dok).

"Viaje a la Alcarria" irakortzeko gogua be bajaukat.

Dana dala, Celan kintakuen artian, nere kuttuna Delibes dok. Harekin asko disfrutau izan juat.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe mariola-reigosa markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat porrot rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria txarli-gracia umeologia urberuaga urdaibai urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024 2025