Burruka fosillak eta monitoretzia
“Beti-gazte” jentiaz nabillenian, 30 urtiak ondo pasauta ondiokan gazte asanbladetan parte hartzen jarraitzen daben jentia esan gura juat. Eta etxakixat ba, iraultzaille ikuspuntutik hori oso eraginkorra dan.
Nere edadeko guztiak jakixagu zenbat eta gaztiago, orduan eta zuri/baltz edo sinpliago ikusten dirazela gauzak. Etxakat ahaztutzeko, ni baiño 12 urte gitxiagoko neska harekin enrollau nintzanekua: saltua ez, abismo generazionala jeguan ni eta kuadrilla haren artian (martziano baten modura ibilli nintzuan, baiña esperientzia ona halan be).
Beti-gazte jente artian ohizkua izaten dok monitoretzan ibilli izatia. Guraso moderno-bihargiñen umien marka jenerazionala izan lajeikek: txikittatik kolonixan ibilli izandakuena, hala egixa. Behiñ horren barruan, arratsalderoko meriandia besain naturala ikusten dok ume talde hórren eskalafoian gora egittia, norbera ume-monitore bihurtu arte, oporrak be hortan pasatzia... eta etxuat txarto ikusten, ez. Neretako guztiz arrotza dala jiñuat bakarrik (etxekoandre full-timen seme-alabak gero eta arraruaguak gaittuk) eta kuriosidadez begiratzen doten fenomenua edozelan be.
Tira, etxakixat esandakuak beti-gazte fenomenuakin zerikusi zuzenik izango daben, baiña esateko gogua nekakez, ba hor geratu dok idatzitta.
Kontua hauxe dok: urtiak eta progenixiak aurrera juan ahala, ¿ez ete dok pizkat absurdua lehengo bizimoduakin jarraittu nahixa? Hau edozein eremutara zabaldu lajeikek, jakiña, baiña momentu honetan zera iraultzailliaz jiharduat: billerismua, kale animaziñuak, manifa-poteuak... edozein gazte borrokillan erritualak, labur esanda. Nahi-ta-eziñezko ahalegin hori patetiko xamarra begittantzen jatak. Alde batetik, burrukan egitteko modu nerabe baten ataskauta geratzia suposatzen dabelako –biharrezkua dana, ados, baiña bere sasoia eta limitaziñuak dittuanak- eta bestetik, benetan gaztiak dirazenen monitore papela betetzen amaittu leikezelako.
Horren biharrian, nere ustez bakotxan idealak askoz be gehixago irabazi lajeikek, edadiakin (edo hobeto, zirkunstantzia aldaketekin) batera, jarduteko formak be aurrera egiñ ezkeriok. Benetan helburua badok ardura deskuana, esfera askoz be eraginkorraguetan izan geinkian presentzixia aprobetxau biharko gendukek, etsaian tripetatik burrukatzen segitzeko (gazte burrukalarixen hizkuntzia erabiltziarren).
Beti-gazte hórren artian ba jagok nik estimatzen doten jentia (ni baiño gaztiaguak izanda, edadian hurrago daukadazenak). Esandako egoeratan ikustiaz aparte –benetako gaztien monitoretzan- beste detalle zatarrik be ikusi izan juat. Esate baterako, talde bat ekimenen bat aurrera etaratzen hasten dok; lehelengo denporetako indarra juanda (gaseosa botillia zabaldutakuan legez), biharra amaitzeko gogua flakatzen hasten dok; eta azkenian, beti jente bardiñak amaitzen jok beste ganorabakuok egin ez dittuezen biharrak amaitzen, txarto, erreta eta estresauta. ¿30 urte inguruan dabizen hónek lagunok, ze premiña jaukek iñoren hankasartuak konpontzen ibiltzeko? (hankasartuak egin eta norberak konpontzia bizitzako ikasgai garrantzitsuenetako bat danian, gaiñera).