Bilduren trena
Auzitegi Konstituzionalak gaur gauean aterako duen epaiaren zain, Bildu inguruan batu den jendeak epe ertainera itxaropentsu egoteko arrazoiak dituela iruditzen zait.
1.- Pasa den larunbatean Arnaldo Otegi askatzeko manifestazioan egon zen ezker abertzaleko lagun batekin hitz egin nuen astelehenean. Oso pozik zegoen han ikusitakoarekin. Bere ustez, egoera zail honek balioko du ezker abertzaleko jendeak behar den bezala baloratzeko EAk eta Alternatibak emandako urratsa. Era berean, Bildukoak konpaktatzeko balioko duela zioen.
2.- Arnaldo Otegi. Osama Bin Laden garbitu zuten bezala ez badute berarekin akabatu nahi, halako batean presondegitik aterako da Arnaldo. Eta bere lidergoa ezbaian egon bazitekeen barrura sartu zutenean, ateratzekoan lider sendoagoa izango du ezker abertzaleak. Militarrak bere tokian jarri dituena, besteak beste.
3.- Ez da Bilduren arazo soila hau: demokrazia da gakoa. Eta Estatu Espainolaren demokrazia mailak koska bat behera egiten badu, independentistak egiteko makinak abiadura hartuko duelakoan nago.
Hiru ideia hauek bota nahi nituen Bakearen hiri... eta misilena! den Donostiatik. Misilen kongresu bat egun hauetan Donostian eta apenas dagoen informaziorik komunikabide nagusietan.
El tren de Bildu, este apunte en castellano
Kaixo, Patxi.
Egokia iruditu zait Iban Arantzabalen "Orain (ere) politikarako ordua da" apuntea. Ea politikaren benetako ordua den, alderdikeriarik gabe.
Dena den, Ibanek dioen bezala, Poliziak Bilduren atzetik jarraituko du eta PPk gogorarazi dio Espainiako Gobernuari ilegalizazio zantzu berririk topatuz gero, maiatzaren 12ra arte dagoela denbora eskaera aurkezteko.
Madrilgo politikariek ez dakit, baina hemengoek (PPkoak eta PSEkoak barne) lasaitu ederra jaso zuten Bilduren legalizazioarekin. Gehienek.