Blogak
Puspilluak, marimatrakak eta Sandmanak
2011/03/11Gaurkuan, Patxitraperon puspillotxuan sartu gara; gero, marimatraka kritikatzaille baten ipoiña kontau dogu; eta bertsiñuan jokuan, Sandman pertsonaian harittik datozen lau kantu harilkatu entzun doguz: Metallica, Apocaliptica, Richard Cheese eta Andrew Sisters taldien ahotan.
Mendigoizaletasunaren epopeia
2011/03/11Everest gailurraren historia ofíziala, gutako gehienok ezagutzen duguna, 1953ko maiatzaren 29an hasi zen, Edmund Hillary eta Tenzing Norgay aurrenengo aldiz 8.848 metroetaraino heldu zirenean. Geroztik milaka espedizio iritsi dira gorenera, beste hainbat bidean geratu eta batzuok zein besteok eragindako literatura edozenbat liburu-arasa betetzeko adina da. Baina, inork irakurri al du inoiz puntaraino igo aurreko Everest-i buruzko libururik?
Gaur hasi dira emititzen Next Music Station
2011/03/10Fermin Muguruzak arabiar herrialdeetako musikariei buruz eginiko hamabi kapituluko serie.
Txapelketaren kontra
2011/03/10Bertsozale elkartearen ikerketa taldeak "Bertsolamintza" jardunaldiak antolatu ditu, eta "inertziak" detektatu eta eranzteko ahaleginak bildu ditu.
Baztan - Dominis tikun
2011/03/10Umerik bako senar emaztiak, Jangoikuari eskatu eta ezebe. Diabruak oferta hobia egiñ, eta umia agintzen detse berandako izatekotan. Jaixo eta gero, kontratua betetzeko sasoia dator eta umian doministikueri iñok ezer ez erantzutian siñatuko da patu baltza. Baiña... lapur onbera batek purruta ekarriko detsa diabruan planari.
Energia-komunikazioa emakumeen eskutan
2011/03/10Madrildik dihardut lerro hauek idazten, bertan eratzen ari diren Energiaren inguruko komunikazio-kudeaketa ihardunaldietatik. Belaunaldi-aldaketa ageri-agerikoa. Behar bada “guruak” gizonezkoak dira baina eguneroko komunikazio-kudeaketa emakumeen eskutan dago.
Martxoaren 9 ez da emakumeon eguna
2011/03/09Ezta martxoaren 7a, otsailaren 20a, uztailaren 5a, irailaren 23a,......ere