Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Ikusgarria, xarmagarria, gomendagarria

Ikusgarria, xarmagarria, gomendagarria

Amatiño 2011/09/25 22:08
Ez dakit lar esatea ote den baina, seguru asko, “Intouchables” da azken urteotan ikusi dudan filmik atseginenetakoa, zinezaletasuna areagotzen duten horietakoa. Donostiako Zinemaldiaren amaieran estreinako aurkeztu zen atzo eta azaroaren 2tik aurrera ikusi ahal izango da Frantzian lehenik eta gainerakoan gero.

Zahar nahiz gazte, andrazko zein gizonezko, zine-aditu edo zale arrunt izan, edonork minutu oro gozatu dezakeen filma harildu eta burutu dute elkarrekin Eric Toledano eta Olivier Nakache zuzendariek, egiazko gertaeretan oinarritua. Hasiera indartsua, amaiera gozoa, pasarte bitxiak, elkarrizketa mamitsuak, etenik gabeko zirikadak eta ironia garratzez zein umore beltzez jositako eztenkadak.

Normalean sekula elkar ikusiko ez luketen bi lagunek --parapente-istripuz tetraplegiaz geratutako aberats paristar jantzia batetik, saiatu arren lanik emango ez diotena aurrez dakien etorkin senegaldar ezjakina bestetik--  drama bana bizi dute, ustekabean elkarrekin topo egin arte.

Komedia errotik komertziala, ikusleen bat-bateko hamaika algararen eragile eta, aldi berean, serioa, argia, bizkorra, salatzailea, gogoetatsua. Berriketabakoa Omar Sy-ren  (etorkin senegaldarra) interpretazioa baina apartekoa gero François Cluzet-ena (aberats frantsesa). Bata, erabateko bizipozaren jabe, eta bestea, berriz, gorputz-lotu egon arren, aurpegi  soila zein adierazkor izan ahal denaren lekuko.

 Intouchables

"Intouchables". Philippe Pozzo di Borgo (François Cluzet) eta Driss (Omar Sy)

Philippe Pozzo di Borgo

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: