Eleberri narruzkero bat

Beste sasoi bateko idazlana, beste sasoiko estiluakin ta beste sasoiko kezkekin, eta kasu honetan anakronismua kalterako dok... Kostauta irakorri juat liburua, eta nere ustez itzulpena izatiak etxok lagundu. XIX gizaldiko gaztelera jorixa euskerara emotian testua asko aldatu biok, derrigor, eta nahiz eta itzulpena bera ona izan (euskeria bera atsegiña zuan), jatorrizko kontzeptuak berez jittuan lauso eta metafisikuak, orduan...
Liburuan erdi partetik aurrera, Augusto mutilzahar aberats aspertuan maittasun kontuak esperpento itxuria hartzen dabenetik, behiñ eta barriro irudikatzen najittuan protagonistak Pedro Osinaga eta Arturo Fernandezen arpegixekin. Bai, vodevil baten gidoi prototipikua dok hau (ez nintzake harrittuko onezkero antzeztuta balego, begiratuko juat); montaje “narruzkero” batendako egokixa (adjektibo honen konnotaziño guztiekin: mesa-camilla, sofa, aparadorra...).
Azken pajinetan sorpresa moduan Unamuno bera sartzen dok nobelan, pertsonaje modura, bere buruari barrezka: eta iguak horixe dok gustau jatan gehixena, nahiz eta amaieran barriro metafisika aldetik jotzen dabela interesa asko flojotu jatan. Biharbada bere sasoirako barrikuntzia izango zuan hori... –etxakixat-.
Edozelan be, Don Miguelen hurrengo liburua –irakortzen segitzeko asmua jaukat eta-, hizkuntza orijinalian hobe.