Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Joana Albret / Sozialistek asmatuta zegoena berriro asmatzen dute

Sozialistek asmatuta zegoena berriro asmatzen dute

albret 2011/09/29 09:16

Jakin aldizkariaren 160 zenbakian, 44 orrialdean, duela lau urte (2007an), EUSKAL LIBURUTEGI DIGITALAREN aipamena  jaso nuen, www.euskadinet/LiburutegiDigitala duela lau urte horrela deskribatu nuen: “Antso Jakituna Fundazioak, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, 3.000 izenburu inguru bildu ditu liburutegi digitalean. Kultura sailak aurreneko urratsak eman ditu Euskal Liburutegi Digitala sortzeko bidean. Alde horretatik, hitzarmen bat sinatu du Gasteizko Antso Jakituna Fundazioarekin, zeinak ia 3.000 monografiaz osaturiko funts digitalizatuta dauden liburuen artean 1.800 euskaraz idatzitako eskuizkribuak direla. XV. menditik 1934ra arteko dokumentuak aurki daitezke liburutegi digitalean. Bilaketa-metodo erraza bezain osoa dauka. Lan bakoitzaren fitxak haren ezaugarriak –deskribapen fisikoa, hizkuntza, oharrak… - jasotzen ditu, eta, gainera, bilaketak honako eremuetan egin daitezke: izenburua, egilea, edizioaren urtea… “

 SUSTATUN 2004an, duela 7 urte honako hau argitaratu zuten: “Antso Jakituna Fundazioak euskal ondarearen liburutegi digitala sortu du. Antso Jakituna Fundazioak, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, 3.000 izenburu inguru bildu ditu liburutegi digitalean; 800.000 irudi ere ikus daitezke sarean. Euskal ondare bibliografikoa helaraztea du helburu ekimenak”

 Egun, 2011n, duela urte dexente Euskal Liburutegi Digitalari buruzkoa esan zutena jarraitzen dute errepikatzen:

 -        Euskal Liburutegi Digitala (www.liburuklik.euskadi.net) hiru mila titulu inguru eta 350.000 irudi baino gehiagorekin sortu da.

 Luistxok 2004 urtean idatzi zuen moduan, egun ere, liburutegi digital bati Euskal Liburutegi Digitala jarraitzen dio deitzen gobernuak. Agian Nafarroako Liburutegi Digitala (Binadi) ez da euskal liburutegi digitala, edo Koldo Mitxelena, edo Bizkaiko Foru Aldundikoa?

 Benetan beste aukera bat galdu dugu proiektu bateratua eta koordinatua izateko. Ezbairik gabe liburutegi digital hau beste liburutegi digitala baita, eta ez Euskal Liburutegi Digitala. Proiektu honek ezaugarri tekniko berri batzuk, Loiolako funts bibliografikoak eta  izen aproposaz gain ez dauka ezer berririk. Aukera paregabekorik galdu dugu, Liburutegi Nazionala sortu arte jai daukagulakoan nago.

 Gerardo Luzuriaga

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Katalogatzeko Terminologia

Euskaraz katalogatzeko terminologia Joana Albret mintegikideen ahaleginez egindako lana da. 2000 urtean argitaratu zen Eusko Jaurlaritzako IZOren gainbegiratuarekin eta Iametza enpresaren laguntzarekin internet datu-base bezala eskaintzen da hemen.