Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Gutxiago geratzen da 60. Zinemaldirako

Gutxiago geratzen da 60. Zinemaldirako

Mikel Iturria 2011/09/25 22:40
Kitto. Larunbatean amaitu zen 59. Zinemaldia.

Ez naiz buru belarri ibili Donostiako 59. Zinemaldian, Reborrek zuzendutako lehen edizioan, baina 9 filma (+ film labur bat) ikusteko aukera izan dut: Next Music Station: Lebanon, Take This Walz, Zeinek gehiago iraun!, Bi anai, Los Marziano, Parking, Americano, Las razones del corazón, The Artist, Intouchables. Kukutzaren aldeko kontzentrazioa eta Joann Sfar-en hitzaldia ahaztu gabe, noski.

Multzo horretan denetarik egon da, baina nahiz eta batzuk ez gustatu, beti merezi du Zinemaldian murgiltzea. Gozamena delako egun hauetan etxean aukera hau izatea. Luxuzkoa iruditzen zait.

Rebordinosek hilabete hasieran idatzitako apuntean, Zinemaldiaren eragin ekonomikoa aipatu zuen. Adibidez, egun hauetan 424 pertsona kontratatu omen ditu zuzenean jaialdiak. Horietako askok ohiko lantokietan jai hartzen dute bertan lan egiteko (gure herrietako hainbat jaietan musutruk aritzen den jende horren antzera, nahiz eta hemen jendeak kobratu). Horiek guztiek, baita beste hainbat tokietan Zinemaldian lanean buru belarri ibili direnak, eta aretoetara doan publikoa dira jaialdi honek zaindu behar dituenak. Neurri batean, nukleo gogorra osatzen dute.

Gaurko Diario Vasco egunkarian Ricardo Aldarondok eginiko elkarrizketan zuzendariaren esaldi hau azpimarratuko nuke: "Yo estoy contento, no hemos hecho el mejor festival del mundo, pero sí uno que ha estado bien, y que ha aportado mucha ilusión a gente que no venía últimamente al Festival, y eso es un primer paso".

Gaur goizean Euskadi Irratian, Amarauna saioan, Maite Goñik esan bezala, baditu ere hobetu beharreko kontuak: ilarak, Internet bidezko salmenta, euskararen presentzia urria hainbat alorretan....

Bukatzeko, itxiera egunean aho zapore ederra utzi zigun Intouchables filmaren trailerrarekin utziko zaituztet. Zinematografikoki ez da film handia izango, baina bizipoza da nagusi filmean, bere presentziarekin pantaila betetzen duen Omar Sy aktoreagatik, batez ere. Bizi ditugun garai hauetan eskertzen da.

Esan bezala, gutxiago geratzen da 60. Zinemaldirako.


Luistxo
Luistxo dio:
2011/09/26 11:35

Neuri ere luxuzkoa iruditzen zait. Urtero luxu handi bat, eta 2016.ean, luxu gehiago oraindik. Ordaintzeko moduan gaude, ezta?

Euskararen presentziari dagokionez, ez naiz ibili zinemaldian eta ez dakit. Baina saretik jarraituta, flipatzekoa @sansebastianfes Twitter kontuarena, nola bertuiteatu duten edozein txorrada gaztelaniaz, eta ezer ere ez euskaraz. Community manager delako batek eramango zuen hori, CM elebakar paleto batek, diot nik.

Bitartean zain jarraituko dut ea inoiz Zinemaldirako denon diruarekin egiten diren euskarazko azpitituluak inork askatzen dituen, sikira dezentzia klandestinoa inork izango ote duen.

iturri
iturri dio:
2011/09/26 20:15

Kaixo, Luistxo.

Luxuzkoa dela diodanean, zaindu beharrekoa ulertu. Ordaintzeko moduan ote gauden? Ez dakit. Mozketa asko datozela diote, Administrazioen eskutik (ez omen dago dirurik) eta urrian sorpresa txar asko jasoko omen ditugu. Ezin dizut gehiago esan, ez dudalako informaziorik.

Zinemaldia sare sozialetan: jaialdia iritsi aurretik, hiru hizkuntzetan aritu dira, baina jaialdiak iraun duen egunetan horren atzean euskaldunik ez zegoela argi geratu da. Gaizki.

Azpitituluak: ondo legoke hori horrela izatea.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter