Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

"Amantalen ahotsa" ikuskizuna urriaren 7an Donostian

2011/09/28

Gerraren 75. urteurrena dela eta, Amantala Kultur Elkarteak ikuskizuna prestatu du: "Amantalen Ahotsa". Gerra garaiko historia, emakumeen begietatik kontatua. Musika, bertsoak, dantza... eta baita Ahotsak.com proiekturako bildutako makina bat testigantza. Urriaren 7an Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Antolatzaileen artean, Ahotsak proiektuko zenbait lankide. Zorionak neskak!

"Amantalen ahotsa" ikuskizuna urriaren 7an Donostian - Gehiago irakurri

III. Trikitilari Eguna, Arrate gainean

2011/09/27

"Eperrak kantatzen dau Arrate gaiñian, neskarik ederrena Eibarko kalian..." 1974ko irailaren 22an eratu zen, Arrate gainean, III. Trikitilari Eguna. Hainbatek proposatu zuen orduan Arrateko Ama Birjina trikitilarien zaindari izendatzea. Geroztik 37 urte joan dira eta, nik dakidanez behintzat, ez da horrelako erabakirik sekula hartu, nahiz lantzean behin gogoratu. Jakina denez, Arrateko Andre Maria txistularien zaindaria da 1927tik.

III. Trikitilari Eguna, Arrate gainean - Gehiago irakurri

Siglo XXI, cambalache...

2011/09/26

Ondasun haundixen zergia; Nafarroako gobernuko kanbalatxia; EPPK-k Gernikako akordixua siñatu; Kukutza etxe okupauan eraisketia. Aintzane Bolinaga, Alizia Aleman, Xabier Olabarrieta eta laurok.

Siglo XXI, cambalache... - Gehiago irakurri

Ikusgarria, xarmagarria, gomendagarria

2011/09/25

Ez dakit lar esatea ote den baina, seguru asko, “Intouchables” da azken urteotan ikusi dudan filmik atseginenetakoa, zinezaletasuna areagotzen duten horietakoa. Donostiako Zinemaldiaren amaieran estreinako aurkeztu zen atzo eta azaroaren 2tik aurrera ikusi ahal izango da Frantzian lehenik eta gainerakoan gero.

Ikusgarria, xarmagarria, gomendagarria - Gehiago irakurri

Ezjakin hutsak

2011/09/23

Harrigarria eta ulertezina omen da RTVEren Administrazio Kontseiluak herenegun hartu zuen erabakia, TVEren zein RNEren albiste-erredakzioetan esku hartzeko, gaiak proposatzeko eta informazioa aurreikusteko. Harrigarria eta ulertezina izango da, bai, kazetaritzaren ikuspegitik, baina ez nonbait zenbait alderdi eta sindikaturen ordezkarien iritziz, hartutako erabakia batere premiarik eta askatasun osoz hartu baitzuten.

Ezjakin hutsak - Gehiago irakurri