Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Burujabetza eta ekonomia lehiakorra

Burujabetza eta ekonomia lehiakorra

Amatiño 2012/01/29 21:30
Ertzaintzaren lehen andana (1982) kaleratu zenean, espainiar poliziaren tankera ez ezik britainiar “bobby"en eredua jarraitu beharra aldarrikatu zuen hainbatek. Eta Eli Galdos Herrizaingo Sailburuordeak erantzun zuen: "ondo dago ertzainak britainiar poliziaren pareko izan daitezen eskatzea. Saiatuko gara haien ospea merezi dezagun. Orain, euskal gizartea britainiarraren pareko izatea besterik ez zaigu falta".

Eli Galdos adiskide txantxikuarraz gogoratu naiz gure arteko edozenbat abertzale sutsu  Eskoziaren erronka txalotzen sumatu ditudanean. Ondo dago, bai, Madrilgo Gobernua ez dela Londreskoaren pareko salatzea baina… eta euskaldunok eskoziarren pareko bagina?

Ez duena balio da berrogeita hamar urtez tiroka aritzea eta orain Eskoziaz gogoratzea. Ez du balio erakundeak erdeinatu eta euren politikagintza guztia erakundeetan oinarritu dutenen estrategiaz liluratu. Eta ez dirudi zentzuzkoegia denik hauteskundeen garrantzia gutxiestea eta independentzia-erreferenduma hauteskunde-garaipenean finkatuko dutenen logika aldarrikatzea.

Nabaria, bestalde, ekonomia dela eskoziarren ardurarik nagusienetakoa independentziaren onurak eta arriskuak aztertzerakoan. Nik ez dut esango euskal independentziazaleei ekonomia ardura ez zaienik baina, nago, ekonomia lehiakorraren aldeko kezka urriagoa dela independentziazale omen direnen artean, ez omen direnen artean baino. Eta kontraesan hau, niri batere ez gustatzeaz gainera, ez dela onerako uste dut. Burujabetzaren onerako, jakina. 

 eskozia3

Azken maiatzeko datuak

Amatiño
Amatiño dio:
2012/01/30 17:53

Oso oker ez banago Eskoziako ohiko hautesle-erroldan daudenek eman ahal izango dute botoa. Hau da, Eskozian bizi diren guztiek, nahiz jaiotzez eskoziarrak izan ez. Eta ez, ordea, Eskoziatik kanpora bizi diren eskoziarrek.

Mikel
Mikel dio:
2012/01/30 20:41

Bihotz beroak hauspotuta, baina burua hotz azeri jokatu behar da. Izan ere erraldoien borondateak ez baitira borondate handien indarrez makurtzen, aitzitik adimenaren eta zuhurtziaren bidetik. Bestalde, egungo gizartea modernotasunik gordinenan bizi delarik, gaurkoa iraganeko eta ahaztu beharreko iruditu ohi zaio jendarteari. Beraz, komeni zaion haize bolada ikusten duenean ez dio inongo gizataldek aukera baliatzeari uzten. Hala gurean ere, egindako akatsak haintzat hartuta damuaren aztarnarik lukeen nornahik atzera egingo zukeen arren, ekimenari eutsi eta gizartearen oroimen labur modernoa baliatzen du, zoritxarrez arrakastaz. Nahiago nuke, diozun bezala, eskoziarrek bezain kontzientzia askea izan eta inori askatasuna exigitzeari utzita neure norabidea hartzeko arrazoiak bidelagun (izterbegi) izan dudanari azaldu, patxadaz, soseguz, tentuz... Inork ez baikaitzake herri gisa geure buruari ezarritako kateetatik aska, denborak, halabeharrak eta jainko on batek izan ezik.

Jaime
Jaime dio:
2012/01/30 16:30

Galderatxo bat: United Kingdom eta Englandean bizi diren Eskoziarrek botoa emateko eskubidea izango lukete balizko erreferendum batean?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: