Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Tanpax

Tanpax

Markos Zapiain 2012/02/04 11:57

 

Gero eta zailagoa da iragarki bat aurkitzea erakutsiko dizuna salgaiak zertarako balio duen. Aldi berean, gero eta nabarmenagoa da iragarkien kutsu magikoa. Ia ez dituzte aipatzen produktuen ezaugarri zehatzak. Orokorrak izaten dira, abstraktuak. Ez dizute mopa bat saltzen, zoriona baizik. Martini ez da edari atsegin bat, gizontasuna baino.

Hots, iragarkiek erakusten dizutena da, produktuak egin lezakeena baino gehiago, zelan sentiaraziko zaituen; zure sentimendua da erabaki nahi izaten dutena. Eta, zeregin eta gorabehera fisiko konkretuek ez bezala, sentimenduek, batzuetan, adin eta sexu desberdintasunak gainditzen dituzte.

Horrela, ez da harritzekoa Xavier Rubert filosofoaren lagun baten seme txikiak, telebistan tanpoien iragarkia ikusi ondoren, Tanpaxa eskatzea urtebetetze oparitzat. Gizajoari aitak “zertarako arraio nahi duzu Tanpaxa” galdetu ziolarik, erantzuna izan zen: “Tanpaxarekin dantzan ibil zaitezke, igerilekuan, patinatzen, eskiatzen, beti irribarretsu, pozik. Tanpaxa baldin badaukazu, fini arazoak, ziur sentitzen zara, erakargarri, eder, argi. Pare Noëli ere pakete bat eskatuko diot”.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.