Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Jakin ez ala jakin nahi ez?

Jakin ez ala jakin nahi ez?

Amatiño 2012/02/04 23:00
Panorama eskasa. 2008an hasi zen krisialdia konpondu edo baretu ez ezik, areagotu egingo da 2012 urtean zehar. Aurtengoa azken bost urteotako txarrena izango omen da. Eduardo Zubiaurre ADEGIren lehendakariaren ustez, “egoera herri-erakundeek eta sindikatuek uste baino larriagoa” da. Baina nik ez dut sinesten.

Azken bost urteotako lepotik burua. Hurrengo hilabeteetan eskariak murriztu egingo dira, BPGa jaitsi, enpresak itxi, lanik eza zein EREak gehitu eta lanpostuak gutxitu. Egoera benetan latza, antza. Eduardo Zubiaurre ADEGIren lehendakariak “eragile guztien arteko egitasmo elkartua” aldarrikatu du, 80eko krisialdian bezala, osterantzean “denok elkarrekin ondoratu ez gaitezen”. Enpresari eibartarraren ustez, krisia “herri-erakundeek eta sindikatuek uste baino larriagoa da”.

Eduardo Zubiaurrek besterik esan arren, ordea, nik ez dut sinesten krisia inork uste baino larriagoa denik. Ene iritziz, jakin nahi duten guztiek ondotxo dakite zein larria den aurrez aurre dugun krisialdia. Gauza bat da ez jakitea eta beste bat jakin nahi ez izatea edo ez ikusi egitea. Ostrukarena egitea, alegia.

Azken adibiderik esanguratsuena Spanair hegazkin-konpainiaren ixtea da. Mundu guztiak (erakundeek, bankuek, sindikatuek…) zekien enpresak kristoren zuloa zuena, “airetik” bizi zena, behia antzutua zegoena, maldan behera zihoana. Baina zenbakiek ematen ez dutenean gertatu beharrekoa gertatu da eta komunikabideei jaramonik eginez gero badirudi inork itxaro ez zuen albistea izan dela, sekulako ezustea gertatu izan balitz bezala. Nonbait ez dago ikusi nahi ez duena baino itsu handiagorik. Komeni ez zaigunean ez dugu ikusi nahi izaten, norbaitek (auskalo nork) miraria egingo duelakoan edo.

Bai, segurutik enpresariek interesak dituzte… baina nork ez du interesik? Kolore bateko zein besteko erakundeek ez al dute kolore bateko zein besteko interesik? Sindikatuak interesik gabeko aingeruak al dira? Lanik duten eta ez duten langileen interesak berdinak al dira. Jubilatuen eta lan berri bila ari diren gazteen gurariak antzekoak ote?

Liderra falta da, buruzagia, orkestra zuzendaria, interes bateratua. Krisia tristea da, baina tristeagoa elkarri kontuak hartzen ezer egiteko gauza ez izatea.  

Oren guztiek

Sarako elizaren erlojua

oier g
oier g dio:
2012/02/05 01:18

"Eliziana" ala "elizakua"?

Jaime
Jaime dio:
2012/02/06 17:31

Krisialdia aipatuez gero hobe ixilik geratuko banintz, ez politikari ez eta ekonomialari ere ez naizen aldetik, baina Daniel Estulinek "La verdadera historia del Club Bilderberg" eta "Los secretos del Club Bilderberg" irakurrita gero oso argi eta garbi dut nondik datorren "Krisialdi" famatu hau. Kontuan hartuta Estulindar aita semeak nazioarteko espioigintzan arituak direla aspaldidanik, sinesgarritasunezko datuak dira liburuotan agertzen direnak, nik uste. Liburu hauek 2005 eta 2006.ean idatzita daude, beraz, krisialdi malapartatu hau gurean agertu baino lehen eta, nolabait, iragartzen zuten etorriko zitzaiguna. Argi eta garbi adierazten da planetako ekonomia, gerrak eta nazio guztien bizitza esku bakar batzuetan dautzala. Hori ezezik, 50 urtetik honuntza muduan izandako gorabeherak aztertu eta errudunak salatzen dira, izenak eta guzti. Ezinezkoa da zertzelada batez liburuetan agertzen direnak azaltzen, hortaz, hobe da irakurri nola eta nortzuk diren gure bizitza hondatzen digutenak. Ez dakit egitekorik ote dugun, baina, jakinaren gainean egotea ongi letorkiguke. Erne lagunok!!!

Amatiño
Amatiño dio:
2012/02/05 01:51

Daguan-daguanian, bape zalantza barik, "elizakua". Baina nere asmua zuan "Sarako elizaren kanpandorreko erlojua" idaztia eta, loturaren bat ezartzia Axular eta bere "Gero" idazlana aittatzen. Baina Interneten niharduan bittartian sartu haiz, bizkor sartu be!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: