Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Fermin, gogoan dut

2024/06/22

Aritz Galarragak erabilitako formulatik tiraka, Rafa Berriorekin lotutako hainbat oroitzapen bildu nituen 2021ean. 40 urte bete ditu Fermin Muguruzak musikagintzan lehen lerroan. Ea ba.

Fermin, gogoan dut - Gehiago irakurri

Euskaraz… nik zergatik ez?

2024/06/22

Imanol Pradalesen lehendakaritzapeko jaurlaritzak Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza saila izango du estreinako, 1980-2024 arteko hamabi legealdi guztietan arlo hori Hezkuntza orokorraren barruan izan baita (1). Sail sortu berri-berriaren arduraduna Juan Ignacio Pérez Iglesias izango da.

Euskaraz… nik zergatik ez? - Gehiago irakurri

Txisperuen kantua

2024/06/21

Aurreko baten, beste gauza baten billa nenbixala, eibartarrondako intereseko bertso batzukin topo egin neban. De la Fuente anaienak diraz, "Durangoko platero" famosuak, 1800 ingurukuak beraz, eta sasoi hartan armagintzan erabiltzen zirazen operaziño eta prozedimentuak zehaztasun haundixakin deskribatzen dittuez.

Txisperuen kantua - Gehiago irakurri

Rosen, 8.500 metrotik gora birritan lo egindako bakarrenetakoa

2024/06/19

Zendu berri da Rosen (Angel Vallejo* Rosen. Miarritze, 1942 – Gasteiz, 2024), 1960 eta 1970 hamarkadetako euskal alpinismo aintzindariaren ordezkaririk nabarmenenetakoa. 8.500 metrotik gora birritan lo egindako bakarrenetakoa.

Rosen, 8.500 metrotik gora birritan lo egindako bakarrenetakoa - Gehiago irakurri

Zein españolak garen!

2024/06/14

Bizi dugu egoera non, bi emakume, kalean topo egin eta euskaraz agurtze aldera, gauza diren elkarri “hombre!” esateko. Hau gertatzen da sekula izan den euskal gizarterik “ikastolatuenean” eta feminismoaren aldeko unerik aldarrikatsuenean. Halakorik, ezta Avilako gaztelarrik zaharrenek ere!

Zein españolak garen! - Gehiago irakurri

Nola 25 urtez ezkutuan bizi Donostiako "marko paregabean"

2024/06/09

Jose Gabriel Mujika kazetariak, 25 urtez El Diario Vasco egunkariaren zuzendari, ordubeteko elkarrizketan azaldu ditu, TVEren bigarren kateko “En Primicia” saioan, ETAren bortxakeriak zirela eta bi hamarkada luzetan bizi izandako larriminak. Besteak beste, 1999ko urtarrilean ETAk bidali zion gutuna eta geroztik gorderik izan duena, inori-inori erakusteke, “beste inor ez zedin gehiago arduratu”.

Nola 25 urtez ezkutuan bizi Donostiako "marko paregabean" - Gehiago irakurri

Ezjakintasun gorakarixa

2024/06/07

Euskal Herriko saguzarren gida, Naturtzaindia. Azal biguna, 54 orrialde. Euskara hizkuntza. Naturtzaindia(e)k argitaratua. ISBN: 9788409483167

Ezjakintasun gorakarixa - Gehiago irakurri

Lekeit fiction

2024/06/07

Itzulerak, Miren Agur Meabe. Azal biguna, 210 orrialde. Euskara hizkuntza. 2024ko urt. 1a(e)an Elkar(e)n argitaratua. ISBN: 9788413603155

Lekeit fiction - Gehiago irakurri

Imanolek “Lau haizetara” darrai hogei urte geroago

2024/06/05

Imanol Larzabal (Donostia, 1947 – Orihuela, 2004) kantaria hil zela hogei urte beteko dira ekainaren 25ean, eta hirurogei, berriz, kantatzeari ekin ziola. Haren gomutaz eta omenez, ETBk ordubete luzeko kantaldia grabatu zuen aurreko astean Landarbaso abesbatzaren laguntzaz, ekainaren laugarren asteburuan eskaintzeko asmotan.

Imanolek “Lau haizetara” darrai hogei urte geroago - Gehiago irakurri