Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ortozik / Bihotzeko gaitzen gorakada

Bihotzeko gaitzen gorakada

Asier Arregi 2025/01/03 13:30
Washington-en Japonian bezala Covid-19 txertoa eta geroko bihotzeko gaitzen gorakada izugarria izan da.

Japonian egindako ikerketa batek Covid-19 txertoaren albo-ondorioei egotzita bihotzeko gaitzen %4.900eko igoera zegoela argitaratu zuen.

Orain Didier Raoult doktorearen arabera, Washingtongo estatuan gazteen artean %1.280ko igoera dago. Hau da, lehen bihotzeko arazoekin 100 gazte bazeuden orain 1.280 daudela. Eta hau, Covid-19 txertoen ondoren.

EITBko maratoian bihotzeko gaitzen ikerketarako hiritarron donazioak eskatzen dihardute 2025eko martxoak 31ra arte. Txertoak dohain eskeini (ez zehazki, diru publikoarekin erosita baitaude) eta orain ikerketarako dirua hiritarroi eskatzen.

Ikertu, zer?

Iturriak ere bai? Japoniako ikerketa aintzat hartuko al dute? Hemengo bihotzeko gaitzen igoeraren daturik emago al dute? Txertatu eta txertatubakoen estatistikak landuko al dituzte?

Ala hemen ematen ari den eta azaltzen ez duten bihotzeko, tronbo, bapateko heriotza, iktus, miokarditis eta abarren gorakada aldaketa klimatikoak edo auskalo zerk sortzen duenaren ipuina saiatuko dira sartzen?

Edo normalena izango dena... multinazionalei irabazi gehiago emango dizkieten tratamentu berriak soilik ikertuko dituzte?

Oso oso agerikoa izan da Covid-19 txertoak odola kaltzetzen duena. Geobioteken, Lau-buru Teknologiako produktuekin frogak eginez txertatutakoen odola eremu iluneko mikroskopioz ikusten aritu ginen. Medio gutxiko ikerlari xume batzuk hau era errezean eta oso ebidenteki ikusteko gai baldin bagara, medio gehiago dituztenek frogarik azaltzen ez badute hau ezeztatzen dutenean, edo gezurretan ari dira, edo koakzionatuta daude egia ez esateko.

Elkarrizketa osoa hemen ikusgai (pena handiz nire frantses maila hutsaren hurrengoa delako... Honi buruz ere asko esateko, izan ere gure ikastoletan frantsesa ingelesarekin batera ez ikastea Euskal Herriaren kalterako errore historikoa izan dela uste dut, frantses maila onarekin gure Iparraldearekin muga txikituko genuke-eta).

Bestalde, orain Iparraren bila aritu behar. Eta albiste ona dena, txertoaren albo-ondorio asko eta odolaren kalitatea hobetzeko, badaudela modu eraginkor eta naturalak... Ez dute ofizialki honen informazio askorik emango, nahiko merkeak eta multinazionalen esparrutik kanpo daude eta.

(Telegrameko IRAUN kanaletik jasoa Didier Raoult-i buruzko informazioa, eta era berean beraiek Ezagutza librea https://t.me/savoirlibre gunetik)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Asier Arregi

eibartarra, 74an jaioa, nekazaritza ingeniaria, geobiologoa, bioeraikuntzan eta elektromagnetismoan aditu eta aritua, geometria zalea, edo auskalo zer...kurrikulumek ordea ezer gutxi balio dute oraina bizitzerako orduan. Beraz, gustoren jarriko nukeena, orainzale, baina hori...ikasteko.