Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Ardi narruz jantzirik - 200 urte ostian berpiztutako gabon kantia

Ardi narruz jantzirik - 200 urte ostian berpiztutako gabon kantia

Oier Gorosabel 2024/12/24 14:30
Aurreko baten, hitzaldi bat izan genduan Lekitton. Interesgarrija izan zan, arrazoi bikotxangaittik: batetik, berez hizlarijak (Jabier Kaltzakorta eta Ibon RG) kontatzeko eukenakaittik, eta bestetik, ustekabian, galdutzat geunkan kantu bat "hain galduta" ez eguala deskubridu gendualako.

Hiribildua sortu zaneko 700 urteurrena dala eta, Udalak bultzatuten diharduan urte osoko ospakizunetako bat izan zan hitzaldi hau. Izenburua "Lekeitioko tradiziozko kantak" bazan be, Jabier Kaltzakortan kontakizuna Juan Antonio Aboitiz abade eta bertso barregarri egilliak sortutako kantetan zentra zan, eta bereziki "Ardi narruz jantzirik" izenekuan, Kaltzakortak berak Juan Bautista Eguzkitzan eta Julio Urkijon arteko gutunetatik berreskura barri dabena.

Kantu hau, ustez, galduta eguan. Hau da: oin dala 200 urte sortu eban Aboitizek; oin dala 100 urte Vicente Egilleor arrantzale zaharrari jaso eutson Eguzkitzak; eta Kaltzakortak historia osua bildu dabenerako, iñok ez (ei) eban ezagututen. Hori dala eta, hitzaldi honetarako, Ibon RG musikarijak apropos doiñu bat sortu eban. Kontu politta: gabonen atarijan, 100 urtian kanta ez dan Lekittoko gabon kanta bat berreskuratutia, herrittarren ahotara atzera ekarteko.

 Eta halan egin eben: konta biharrekuak konta, "Ardi narruz jantzirik" bertsuak azaldu, Ibon RGk doiñua emon, eta ikusle guztiok kantuan ipiñi. Ekittaldi biribilla izango zan, halan amaittu ezkero; baiña orduantxe etorri, sorpresia.

Hara nun ikuslietako bat, 85 urtetako Juan Luis Goitia, hizlarijengana hurreratzen dan, zer eta bertsuotako bat ezagutzen dabela esateko. Baitta bertan jo-ta kanta be!!

 Eta bai; Goitiak kantatako hori "Ardi narruz jantzirik" sortian 3garren bertsua da. Doiñua, ostera, nik ez neuke zihetz esango "Hiru errege datoz..." doiñu ezagunan aldaera bat ete dan (bideo honetan Beatriz emaztiak diñuan modura) edo beste doiñu orijinalen bat; adituak hobeto esango dabe hori. Izan be, Kaltzakortak argittutako modura, bertsuak zortziko txikiñak diraz eta beraz doiñu interkanbiable ugari dagoz; batek daki Aboitizek zeiñ doiñukin sortuko ete eban 1800 bueltan, eta Eguzkitzak zein doiñukin jaso eutsan Egilleorri 1900 inguruan! Edozelan be: hamen polittena kontu hau da, etnografian arrarua ez dan gertakarija: ikerlarijak hiltzat emoniko kantu bat bizirik (baiña ezkutuan) iraun dabela topatutia. Danok harrittuta, baiña danok pozik. Ai, halako ustekabe zoriontsu gehijago izango bagenduz!

Horretara, oin  "Ardi narruz jantzirik" gabon kanta politta zatika barik, oso-osorik daukogu. Eta doiñu bat ez, BI daukoguz aukeran Lekittoko kaletan berpiztu ahal izateko. Berotu abotsa eta... ekin kantatiari!

Amatiño
Amatiño dio:
2024/12/24 17:55
Ederra...
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urdaibai urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024 2025