Irakorketa atsegiña, gabeko orduetako irakorle, idazle eta irrati entzulien giro hain berezi eta hain neure horretan.
Patchwork
Esandakua: txatalez egindako edozein biharretan legez, txatal batzuk gustagarrixaguak dittuk bestiak baiño. Baiña halan be irakorketa atsegiña izan da, batez be idazliak Habanako gabetan bera laguntzera egindako gonbittiangaittik.
PD: ediziñua asko gustau jatak. Txukuna, tipografia politta, kolore diskretu baiña atsegiña, grafismua. Artelana bere horretan.
Paperjale.eus-en botatako beste iruzkin batzuk (atzetik aurrera):
- Bidai atsegiña Habanako gaba giruan. Imajiñau lajeikek liburu hau zelan idatzittakua dan: idazliak bere bizimodua egitten jok, eguna amaitzian -zigarro bat hartuta?- illunabar gero eta berantiarraguari begira, egindakuaz hausnartzeko astixa hartuta. "Ni ez naiz hemengoa"ren estiluan (irakorri netsan lehelengua, eta urte askuan bakarra) pentsamendu batzukin hobeto konektatzen dok, beste batzukin baiño (testu batian "teleologia" berbia agertzen danian... puf! neuronak deskonektatzen jataaz). Baiña bihotz-berogarrixak dirazen gauza asko topatzen dittuk, edo kurioso edo historiazale garanondako mamiña, edo Kubako egoera konplexuari buruzko informaziñua (kritiko xamarra). Zati txikittan irakortzekua, norbera be gabaz, kalera begirako leihuan.
- Joseba kolega, zenbat gustatzen jaan kriptiko jartzia! :-) Begiratu bihar izan juat: Tetrafarmakon es.wikipedia.org/wiki/Tetraf%C3%A1rmaco
Gizon honek dittuan liburu ugarixen artian bizpahiru baiño ez jittuadaz irakorri, biharbada errezegi dakatelako (gehixenak etxian dakaguz). Egunen baten konpondu biharko juat hori!