Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Alferrikako fetitxeak

2012/07/06

Duela hilabete batzuk, literaturaren inguruko biltzar batean, ponentzia bat deigarri gertatu zitzaidan. Arturo Pérez-Reverteren obrari buruzkoa zen. Egiazki, kontrastea egiten zuen gai orokorrean “garaiagoekin”, baina hitzaldia ez zuen edonork ematen, Espainiako giro unibertsitarioan oso ondo kokatutako ikertzaile batek baizik, pisu astun batek. Hizlariak Pérez-Reverteren ibilbidearen analisi nahikoa oso bat jorratu zuen, eta idazlea bera zuen iturri nagusi, adibidez, best seller estatubatuarraren eta europarraren ezberdintasunen gainean Pérez-Revertek (auto)teorizatutakoa hizpidera ekarri zuenean –seriotasun osoz–. Halako batean, hitzaldia amaierara iristen ari zelarik, eta –irudipena daukat– entzule askoren sinesgogortasun eta are harridura keinuen eraginpean, ikertzaileak bere burua behartuta ikusi zuen Pérez-Reverteren “literatura” gustatzen ez zitzaiola aitortzera. Bere diskurtsoaren ezordukotasuna are gehiago azpimarratzeko efektua izan zuena, zer esanik ez. Eztabaidaren txanda iritsi zelarik, hitz gogorrak entzun behar izan zituen entzuleriaren aldetik, bereziki literaturako katedradun apokaliptiko bezain jakintsu baten ahotik.

Alferrikako fetitxeak - Gehiago irakurri

Gipuzkoako Batzar Nagusiek Europar Kontseiluko 1815 Ebazpena onartu dute

2012/07/06

Uhin elektromagnetikoen aurrean Arreta Printzipioa jarraitzera eta zenbait neurri zuzentzaile hartzera bideratzen duen Ebazpena dugu.

Gipuzkoako Batzar Nagusiek Europar Kontseiluko 1815 Ebazpena onartu dute - Gehiago irakurri

Bigarren saioa, Iruñea - El Pueyo de Jaca

2012/07/06

Luze jo du gaurkoak. Guztira ia 10 ordu abiatu naizenetik Panticosa alboko herrixka honetara iritsi arte.

Bigarren saioa, Iruñea - El Pueyo de Jaca - Gehiago irakurri

Nerabezaroa gainditu

2012/07/06

Aspaldiotan sarri entzun ohi diegu enpresa-ekimenik sekula euren bizkar hartuko ez dutenei (eta hemen bakoitzak aipa bitza burura datozkion giza-sektore hiperkritiko guztiak) enpresa txiki eta ertainarenak egin dituela behin betiko, kapitalismo erraldoiaren eta neoliberalismo maltzurraren mandiopean.

Nerabezaroa gainditu - Gehiago irakurri

Atezaina, beltzez, jakina

2012/07/04

Gorka Iraizoz atezaina beltzez jantziko da, aspaldiko partez, aurtengo denboraldian. Eta gustu-gustura jantziko gainera beltzez, betidanik gehien gustatu izan zaion kolorea delako, bai, baina baita ere Iribar “maiteak” erabili ohi zuena delako.

Atezaina, beltzez, jakina - Gehiago irakurri

Lehen etapa, Eibar - Iruñea

2012/07/04

Lasai-lasai ekin diot lehen etapari, indarrak hasieratik ez xahutzeko asmoz.

Lehen etapa, Eibar - Iruñea - Gehiago irakurri

Ideologia ote… ala eskola besterik ez?

2012/07/03

Bistan da Garoñak ez duela nork defendituko Araban. Bistakoa, komunikabideetan albiste diren denak edo gehien-gehienak kontra dituela. Baina, begien bistakoa ere, hainbatek Garoñaren aurka erabili ohi dituen argudioak ez direla, ene irudiko behintzat, aproposenak.

Ideologia ote… ala eskola besterik ez? - Gehiago irakurri

Berriz ere bidean

2012/07/03

Iazko oporretan, azken helmugara iristeko desiatzen nengoen. Baina iritsi eta berehala gehiagoren beharra sortzen hasi zitzaidan.

Berriz ere bidean - Gehiago irakurri