Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Anti-gona / Euskal gizonen apaingarri alferrikakoak

Euskal gizonen apaingarri alferrikakoak

Elena Laka 2012/08/12 21:36
"Martutene" eleberriko esaldi batetik abiatuta

Ramon Saizarbitoriaren "Martutene" eleberriko Harri Gabilondo pertsonaiak, Donostiara etorri den neska gazte amerikarra kontuan jarri du Euskal Herrian eraztunak erabiltzen dituzten gizonez.

"Agidanean, euskal gizonei ez omen zaizkie oro har apaingarri alferrikakoak gustatzen, eta bereziki arbuiatzen dituztela eraztunak. Abaituak onartu du horrela zela, eta oraindik berari ere eraztunak arto bero usainekoak iruditzen zaizkio, sortaldeko bereizgarri propioa eta Estatuko funtzionarioena, zehatzago esan, eguzkitako betaurreko eta bibotetxodun polizia sekretuena".

Onartu behar dut eraztunetan sekula ez nuela erreparatu, baina bai eskuturrekoetan: garai batean, eskuturrekoak zeramatzaten gizonak Euskal Herrian,  poliziak ziren,  baten batek ahopeka esaten zuen "txibato" hori, edo ospe zalantzazko diskoteka edo pub batekin zerikusia zuten. Erabiltzen ziren eskuturrekoak zilarrezkoak izan ohi ziren, esango nuke 70. hamarkadan. Eta beranduago, zilarrezkoak eta narruzkoak.

Zeren garai batean gizonen alferrikako apaingarri horiek eraztuna eta eskuturrekoak ziren baina ez belarritakorik, horretxek beranduago etorri ziren,90. hamarkadan.

Garai berriotan, euskal gizonek badarabilzte apaingarriak, alferrikakoak ala ez norberak esan beharko, baina bai nabarmenak. Hala ere, egia da maizago ikusten dugula gizona eskuturreko edo belarritakoekin eraztunarekin baino.

Apaingarriekiko zaletasunaren erakusgarri lehen aldiz Gipuzkoako goi erakundeetan, Gipuzkoako Foru Diputazioko Lehendakaria eta Donostiako Alkate-Lehendakaria, biak jaun txit gorenak, belarritakoa eta eskuturrekoa, hurrenez hurren:

Garitanobelarritako

 

Izagirreren eskuturrekoa

Ezin ukatu biek ere apaingarri diskretoak aukeratu dituztela. Zeren mutil gazteagoen artean belarritakoak askoz ere nabarmenagoak dira: uztaiak, tamaina desberdinetakoa, belarri batean ala bietan, belarri bakoitzeko bat ala gehiago.

Belarrietako uztai nabarmenak ohiko dira euskal preso gazteen afitxetan, adibideok:

Xabier Arina presoa

Xabier Arina

Xabier Bidaurre presoa

preso2

Arkaitz Agirregabiria presoa

preso3

Politikarekin nahita ala nahitaez loturaren bat duten apainduez gain, uztaiak ere oso ohiko egin zaizkigu bertsoaren munduan. Hala honez gero irudika al ditzake inork Unai Iturriaga eta Igor Elortza  uztairik barik?

bertsouztai

Euskal gizonek eta alferrikako apaingarriek ibilbide luzea egin dute azken berrogei urteotan.

Amatiño
Amatiño dio:
2012/08/13 17:37
Behar bada "euskal gizonak" Saizarbitoriak uste baino anitzagoak gara. Eibartarra naizen aldetik ez nuke nik hain seguru esango euskal gizonek eraztunak arbuiatzen ditugunik. Orduan, norentzat egiten zituzten Kareagatarrek Eibarko "bijoux"en artean dezente erabiliak ziren "seiluak"? Nire aita zenak bizi guztian erabili izan zuen seilu-eraztuna. Nik 18 urte bete nuenerako nirea nuen eta ezkondu ostean erabiltzeari utzi nion nire emazte bergararrak ez zuelako gustuko.

M.Z. izeneko ETAren kolabaratzailea eraztun eta guztia ezagutu nuen nik gaztetandik, 1960 eta 1970 hamarkadetan. Nik ez dut sekula belarritakorik erabili (emakumekeria --beste zerbait ez esateagatik-- hutsa iruditu izan zait betidanik) baina arrunt asko jantzi izan dut eraztuna. Ze mania daukazuen gero modak eta ohiturak horren zorrotz eta estu-mestu neurtzekoak.

Auskalo Saizarbitoriak zer uste duen, baina Saizarbitoria ez da eibartarra! Saizarbitoria aurrenekoz Eibarrera etorri zenean tafiletezko mokasin gorriekin etorri zen, sekula (orduko) eibartar batek jantziko ez lituzkeenak!
leire
leire dio:
2012/08/19 11:22
Ona!
Elena, eraztunena egia da. Zilarrezko batzuk ikusten dira, baina gutxi, hala ere, Paddy Rekalde kasu http://zaldiero.armiarma.com/irudiak/arg/174-P.Rekalde.jpg
Baina, badago kasu bitxi bat: Juan Jose Ibarretxe. Berak lehendakari izan zen azken urteetan (orain ez dakit) eraztun beltz fin bat erabili izan zuen. http://elpurgatorioexiste.f[…]oan-2007101614405112hg2.jpg
Esango nuke Saharako Tindufeko kanpamenduetara egindako bidaia baten ostetik darabilela. Atentzioa eman zidan ikusi nionean, eta horregatik gordetzen dut datua buruan. Gainera horrelakoak oparitu egiten dituzte bertan.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

"Jantzi. Erantzi. Janzkiak, arropak, soin gainekoak. Moda, estiloa, bizitzaren zati bat. Umorez, eztenaz, xarmaz. Leire eta Elenari interesatzen zaigu. Baita zuri  ere, ala ez?"

@ElenaLaka

@txargain

Izan eta esan

Kalamuatik Txargainera