Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / "I saw the German’ planes bomb Guernica"

"I saw the German’ planes bomb Guernica"

Amatiño 2012/08/13 12:15
Gernika bonbardatzearen historiaz ezer gutxi dakikeenak ere izango du segurutik George Steer kazetari hegoafrikarraren berri, berau izan zen-eta 1937ko apirilaren 27an, Gernikan zelarik, erasoa bertatik bertara ikusi, Bilboraino joan eta telegramaz informatu ziona “The Times” egunkariari. Ez da hain ezaguna Noel Monks australiarra, nahiz eta berau izan “Daily Express” kazetan frankisten bertsio maltzurra ezeztu behar izan zuena.

Erabat adierazgarria Hermes aldizkariak (2012ko uztaileko alean) dakarren informazioa eta azaltzen dituen kopiak. Ezin ezaguratsuagoak “Daily Express”ek apirilaren 29eko alearen lehen orrialdean eskaini ahal izan zuen argazkia eta maiatzaren 11an. Noel Monks berak eman behar izan zuen aitorra: “Nik ikusi nituen alemaniar hegazkinak Gernika bonbardatzen”, ondoko egunetan sekulako eztabaida zabaldu baitzen Europan zehar, nor izan ote zirenez Gernika birrindu zutenak.

DAILY EXPRESS 1937

1937ko apirilaren 29ko burulerroa

DAILY EXPRESS MAYO 37

Noel Monks izan zen bonbardaketaren aitor

steer

Bilbok kalea eskaini dio oraintsu (2010) George Steer zenari. Behar bada Noel Monks-ek ere merezi du, Gernikan edo. Argazkian, George Steer-en semea eta Iñaki Azkuna alkatea

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: