Blogak
Alak eta gabarrak
2012/05/12Azkueren (1905) eta Lhanderen (1926) ildotik, Ibon Sarasolari jaramonik egitekotan, “ala” eta “gabarra” zentzu bereko ibai-ontziak dira. Ala txalupa txikia omen, atal batekoa, laua eta zabala, txanela baino handitxoagoa. Eta gabarrak, nonbait, ala baino galantagoa behar du izan. Ala adiera 1607an agertzen da estreinako. Gabarra, berriz, 1680an. Hala ere, azken hau behintzat, mende bi lehenago agertzen omen da, Hondarribiko agiriren (1422) batean, Joan Corominasek dioenez gero.
The popabistero experience
2012/05/11Faltan botatzen juat, bai, atxetara juan eta eguzkittan narru gorrittan ibiltzia. Oin dala lau urterarte gauza arrunta zuan neretako; udan, astian pare bat bidar atxetara jaitsi, dzanga uretara, eguzkittan sikatu.... urte asko pasau jittuadaz halan, toallarik be erabilli barik. Egixa esan, taparroi barik ibiltzian erosotasuna ezagutu nebanetik nekez zapaldu juat nik hondarrik.
Andoni Areizaga, nagusirik onena
2012/05/10Minbiziak jota hil da Andoni Areizaga, ETB estreinako antenaratzeko orduan Euskal Irrati Telebista erakundearen zuzendari nagusia zena. Andonik ezer gutxi zekien komunikabideez, 1982ko azaroan, irrati-telebistaren lemaz arduratu zenean; eta 1985an zuzendaritza utzi zuenetik aurrera ere, ez zuen gehiago sektorean lanik egin. Baina hilabete eman zioten Urteberri-egunean Euskal Telebista plazaratzeko eta egin egin zuen.
David de Ugartek itxiko du EraldaLAB jardunaldia
2012/05/10Maiatzaren 12an egingo da Andoainen. Tartean, Leire Narbaizak eibar.org eta eibartarrak zerrendari buruz egingo du berba.
80. hamarkadako pop musika Donostian
2012/05/09Mahai-inguru bat egon zen Ernest Lluch Kultur Etxean maiatzaren 3an.
Ni urlia naiz, eta bakarrik nago
2012/05/08Gazte jendeak txotxolokeriatzat joko du eta kritikari zorrotzak arinkeriatzat, baina sei hamarkadatik gorako dibortziatua, alarguna edo jubilatu soila nekez aspertuko da gero, bere burua behin baino gehiagotan ikusiko du-eta Marigold hotelaren ostatatuen artean.
Arditurrira bizikletan
2012/05/07Larunbatean bizikleta ibilaldi polita egin genuen, Oiartzungo Arditurrirainoko bidegorrian.
♥ ♥ Nire irakurketa hautatuak ♥ ♥
2012/05/07Sautrela (gogoan bego) saiorako hamalau testu aukeratu nituen iaz. Nik dakidala, ez ziren guztiak emititu. Horregatik, denak bildu eta hona ekartzea erabaki dut; horregatik, eta baita telebistako programa, aukeratutako egileak eta, batez ere, neure burua omentzeko ere.
