Xirularruak
"Los Archiduques" 1960 hamarkadako talde asturiarran abesti honetan, esate baterako, euli-mando izorrantiana egitten jok gaitiak: traba bakarrik, konpas monotono eta sarkor bakarra infinitoraiñok errepikauta. Ez da instrumentuan gabezixia: pop musikan ondo sartutako gaiten adibide asko dagoz-eta (Os Resentidos, Los Berrones... hori folk alderdikuak ez aittatziarren).
Artxidukien bideuan komentarixuak irakorri ezkeriok, halan be, jentia beste iritzikua dok: esne-bitsetan ei jagozak euli-manduari entzunda. Gaiñera ez jiñuek txarto jota dagonik (hala begittantzen jatan neri). Grabau zeban gaitajole eskoziarra mozkorra ei zeguan, hori bai (nahiz eta hau redundantzixia izan ;-) ).
Edozelan be, bideua bera zoragarrixa dok: Asturiasko eliza erromanikuak eta fruta-arbolak emoten detsan efektu enxebre hori (asturianoz etxakixat kontzeptu honen parekorik ete dan) eta Tino Casal inefablia gaztetan ikustia, xelebria dok guztiz.
http://www.badok.info/disko[…]isko=1270&id_artista=51