Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Ilargi urdin, ilargi zuri

Ilargi urdin, ilargi zuri

Amatiño 2012/09/01 12:15
Ilargi betea izan dugu bart. Holakorik ez litzateke albiste, aurretik abuztuaren lehenean beste horrenbeste izan ez balitz. Hau da, hilabete berberean ilargi bete bi gertatzea ez da urtero suertatzen den kontua. Azken aldiz 2009ko abenduan izan zen eta hurrengoan noiz ikusiko zain egon beharko dugu 2015eko uztaila arte.
Ilargi urdin, ilargi zuri

NASAren argazkia, bart

Hilabete berberean bigarren aldiz gertatzen den ilargi bete horri ilargi urdina deitzen zaio; ez kolorez aldatzen delako, ingelesez “blue moon” delako baino. Hala ere, antza denez, itzulpen alu samarra dateke, jatorrizko ingelesez ez omen delako “blue” (urdina) “betrayer/belewe” (traidore) baizik. Nonbait, hilean birritan ateratze horrekin, hilean behingo ohiturari traizio egiten dion ilargi betea delako.

Dena den, esango nuke esan, ezein hizkuntzatan zentzurik badu ilargi “urdin” deitze horrek, euskaraz duela inon izatekotan. Ze, esan bezala, ilargi betea ez baita sekula “blue” edo “azula”, baina bai, behar bada, "urdina", zilar-kolorez urdindua alegia.

Edo, ingelesezko jatorriari jaramonik egingo badiogu, traizio-ilargia baldin bada, zergatik ez ilargi zuri?

Serafin
Serafin dio:
2012/09/01 20:25
"Ilargi zuri". Oso politta.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: