Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Erdarazko Scrabble/Apalabrados analogiko batean euskaraz jokatzeko arau sorta

Erdarazko Scrabble/Apalabrados analogiko batean euskaraz jokatzeko arau sorta

Luistxo Fernandez 2012/09/02 16:56

Apalabrados jokoa euskaratu izana notizia inportantea dela iruditu zait aurtengo udan, baina jokatzeko probetan (beta bertsioa da irtendakoa, esan daiteke) hobetu daitekeela uste dut. Maite Goñi bultzatzaileak hemendik egitea proposatu du, eta han ere utzi ditut ideia batzuk.

Beste hobekuntza bide bat letra banaketa hobetzea izan daiteke. Hasieran J asko agertzen ziren, eta ez zen oso naturala. Orain hori hobetu dela dirudi, baina TS, TZ, TX eta RR digrafo moduan agertzea ez zait oso egokia iruditzen.

Apalabrados euskaraz: alfabetoa

Hortaz, pentsatu dut testeatu daitekeela letra banaketa hoberik, gaztelaniazko joko analogiko batekin, eta arauak nolabait aldatuz. Seme-alabekin jokatu dut, eta tira, Z mordo bat agertu zaigu...

Scrabble analogiko batekin euskaraz


Aproba hauetarako erabili dudana zera da, gaztelaniazko Scrabble bat, post-it, artazi eta boligrafo baten laguntzaz. Euskarazko hitzekin jokatzea da koxka, baina arauak aldatuta:

  • Bost bokalak bere horretan erabili, baina...
  • Kontsonante guztiak sorginak dira, beste edozein kontsonanterekin ordezka ditzakezu, baina ez bokalekin.
  • Berezko sorgin biak, edozein kontsonante edo bokalekin ordezka ditzakezu.
  • Puntuaketan, ez dago puntu bereizketarik, denek 1 balio dute, sorgin zein bokal izan.
  • Zazpi letrak jartzeak 20 puntu ematen ditu.


Nik uste dut balio dezakeela ikertzeko ea ze letra komeni diren euskaraz jarri, ze kopurutan, eta zein puntuaketarekin. Lehen aproba da. Nagusien artean egin beharko genituzke aproba gehiago. Edo beharbada ez, ez du balio Apalabrados hobetzeko. Baina akaso arau berezi hauek balio dizute erdarazko Scrabble analogiko bat edukita, euskaraz jokatu nahi baduzu.

Erramun Turutarena
Erramun Turutarena dio:
2012/09/05 14:26
Interesgarria!

Agian errazagoa litzateke corpus handitxo batetik estatistika batzuk ateratzea hizki bakoitzaren maiztasunarekin, artikulo honetan Elhuyar-eko lagunek egin zuten bezala:
http://zientzia.net/artikuluak/teklatu-traketsa-nagusi/


Dirudienez, gainontzeko hizkuntzetan Scrabble puntuen banaketa ere horrela egin dute:
http://es.wikipedia.org/wik[…]e_las_letras_en_el_Scrabble
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004