Blogak
Sindikalista on hutsak
2012/05/02Maiatzaren lehenean ikusteko moduko zine aproposa ("Les neiges du Kilimandjaro". Robert Guédiguian, 2011). Polita, atsegina, gustagarria. Egoera guztiz errealista, zenbait jarrera idealista samarra bada ere. Munduan bada nonbait, oraindik, jende onik, lar onik eta on hutsik.
Itzultzaile baino, outsider totala naiz
2012/05/01Harkaitz Canoren Pasaia Blues argitaratu berri du Ttarttalo argitaletxeak gaztelaniaz. Euskarazkoa duela 13 urte kaleratu zen.
Behar bezala idazteko arauak
2012/04/30"Urteak txirikordatzea eta gertaerak brodatzea omen da idazlearen zeregina". Eta, behar bezala idazteko, Liu Xie handiak oinarrizko arau batzuk argitaratu zituen VI. mendean. Maisu onak izan zituen nonbait gure Rafa Egigurenek Beijing-en. Baita, segurutik, maisuek ikasle bizkorrik aurkitu ere.
AlhondigaKomik 2012ko programa
2012/04/29Komikien inguruko ekitaldi ugari antolatu ditu, beste behin, Bilboko Alhondegiak
Javier Ortiz hil zela hiru urte bete dira #ortizperiodista
2012/04/29#ortizperiodista izeneko traola mugitu genuen atzo twitter sarean.
Merkatu-lehiari uko egiterik bai ote?
2012/04/28Ardatz nagusi bi ditu egungo ekonomia-ereduak: lehia eta irabazkin-xedea. Baina paradigma berria zera dateke: lankidetza eta ororen ongia. Utopia ote? Auskalo, baina honezkero 2.500 inguru enpresa, erakunde eta gizabanako abian ari omen dira asmo horretan.
