Bidaia baten kontakizun tuiteatua (hiru)
Mikel Lizarralde
2012/09/17 13:57
Abuztuak 17 eta 18
- Atsedena hartzeko behar genuena egin dugu bi egunotan: ondo lo egin, ondo jan, garagardoa edan eta pasiatu
- Tenperatua altuak espero ziren. Haize afrikarrak hemen ere? 29 gradu gehienez. Maite dut sargori light hau
- Jende cool ugari ikusi dugu kanaletan txalupaz paseatzen, kuriosoa
Abuztuak 19, igandea
- Amsterdametik ateratzea kosta zaigu, eskerrak mugikorrean GPS eta mapak ditugun!
- Haarlem, 20km mendebalderantz. Hiri ederra. Kafea hartu eta handik kostaldera holandar mordoarekin batera, denak hondartzara bizikletan
- Hondartza luze-luzea, etxola mordoarekin. Txirrindulari ugari. Eta trenetik ere jende mordoa. Zandvoort pasata dunetan zehar doa bidegorria
- Benidorm dirudien herri batean bazkaldu dugu. Bero itzela, eskerrak haizea dagoen. Egun gogorra gaurkoa, 95km ei dira guztira
- Halakoan Haga alboko Scheveningen-ek harrituta laga gaitu. Holandan "Jersey shore" bat grabatzea nahi badute, hau da lekua
- Helmuga Kijkduin-en ei dagoen kanpina. Kostata aurkitu dugu. Lur pusketa idor batengatik 40 euro. Etapa-puska honen astoan 5 axola. Bibagu!
Hemen aipatzen duzun ingurune hori xakeari oso lotutako ingurua da. Amsterdamdik kanalean zehar itsasora joanda zuzen-zuzen, Tata altzairu faktoria handia dago Wijk aan Zee izeneko herrixkan, hondartza ondoan. 75. urtean zehar xake txapelketa ikusgarria antolatzen da bertan: http://www.tatasteelchess.com/
Scheveningen: bigarren mundu gerran zehar herri honen izena ahoskatzea pasahitz gisa erabiltzen zuten bertako herritarrek alemaniarren eta holandarrek ez omen dute-eta hasierako "Sche" hori berdin ahoskatzen. Xakearekin lotura bi ditu honek: defentsa siziliarraren bariante baten izena da eta txapelketa mota baten izena ere bai: talde bat beste baten aurka jokatzen da, eta talde bateko kide bakoitzak beste taldeko guztien aurka jokatzen du, txanda bakoitzean aurrekoaren kolorea aldatuz eta txanda bakoitzean taldekideen erdiak kolore berberarekin eta beste erdiak beste kolorearekin jokatzen dutelarik. Izena herri honetatik dator, lehenengoz bertan jokatu zelako 1923an horrelako txapelketa bat.