Blogak
Sokolov, onena. Baina ez berbetan
2012/02/19Sokolovek pianoa jo besterik ez du egiten. Jo, onenak bezain ondo jo. Entzun nahi dionak entzun diezaion. Ulertu nahi dionak uler diezaion. Pianojolea da, ez hizlaria. Artista da, ez filosofoa. Sokolovek ez du musikaz baino komunikatzen. Ez dihardu esne-berbetan. Ez du inor ordezkatzen, ez du inor ordezkatzerik nahi. Bera bere burua da, bere arima, bere eskuak, bere atzamarrak... eskola guztien gainetik eta tradizio guztien azpitik.
Steve Jobs desmitifikatuz
2012/02/19Urrian, Steve Jobs Appleren sortzaile eta burua hil zen. Orduan komunikabideek esan zutenari kasu eginez gero, Steve Jobs teknologiaren jenio bat zen, IKTen liberatzaile eta popularizatzailea, informatikaren historian izandako gizonik handiena, eta beste gauza asko gehiago. Baina benetan hainbesteraino al zen? Artikulu hau sinatzen duenaren ustez, Jobsi hainbat merezimendu onartu behar bazaizkio ere, teknologikoki duen meritua, askatzaile-izaera edo informatika bere osotasunean hartuta izan duen eragina ez dira egotzi dizkiotenak bezainbatekoak, ezta gutxiago ere.
Txillardegiren omenez
2012/02/17Omenaldi loretsu gutxiago eta zor-aitorpen gehiago. ETAk zein omenaldigileek Txillardegiri –eta, bide batez, Euskal Herriari– zor dioten aitortza: “Barkatu, Jose Luis, hik asmatu huen eta ez ginuan konturatu. Aitzindari hintzen eta belaunaldi bi kostatu zaizkiguk hartaz jabetzea”.
BBVA-kin erreta
2012/02/16Asko hasarratzen nau honek: batetik mafiosua begittantzen jatalako (100 komisiño kobratzen badittuez, eta nere moduko 20 badoiaz, 80 komisño irabazi eurak) eta bestetik BBVA-n edozeiñ operaziño puta egitteko, bi bidar egin bihar izaten dalako: bata operaziñua bera, eta bestia komisiñua itzultzeko eskarixa.
“Argazkigrafoak”
2012/02/15Beti ere, paper gainean autografoak sinatze hori egon ondo dago. Baina, aukeran, argazkia nahiago, lagunei erakusteko eta bidaltzeko baino ez bada ere.
Etxean geratzeko gogoa
2012/02/15Ez dakit zuei, baina niri gero eta gehiago kostatzen zait etxetik ateratzea.
Komiki-lehiaketak
2012/02/14Ganorabako eta Portugaleteko lehiaketa berriak eta Barakaldoko Teknologia berriak umore grafikoari buruzko lehiaketaren saridunak