Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Mitoaren ohore hunkigarria

Mitoaren ohore hunkigarria

Amatiño 2012/09/23 23:45
Berrogeita hamar urte joan dira Iribarrek Athletic-en jokatzeari ekin zionetik. Hemeretzi urte besterik ez zituen. Gaur iluntzean San Mamesen bildutako zaleek 1960ko hamarkadan ospetsu egin zen leloa errepikatu dute, barrena hiru aldiz: “Iribar, Iribar, Iribar es cojonudo, como Iribar, no hay ninguno”.
Mitoaren ohore hunkigarria

Egaña eta Iribar, aurrez aurre

Malagan izan zen. 1962ko irailaren 23an. Geroztik 614 partida jokatu zituen hemezortzi denboralditan; gainerako hogeita hamabi urteak Athletic-en bastidoreen artean egin ditu eta, oraindik ere, erretiratu arren, Ibaigane inguruan dirau mitoak.

Azken bost hamarkadotako hogeitaka atezain elkartu dira zelaian maisu handiarekin batera, Andoni Engañak bertsoak eskaini dizkio bere herrikideari eta “Makatzak”, labur asko, ohi duenez, zera esan du: “Ohore hunkigarria da niretzat”.

iribar_1

Raul gaztea --Iraizozen ordezko-- beltzez atera zen Iribarren omenetan

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: