Blogak
Itun fiskalaren gibela
2012/09/19Artur Masek eta Mariano Rajoyk, itun fiskalaz-edo, bihar elkarrekin izango duten bileraren inguruan, ez da beti zehatz ulertzen zergatik Hegoaldeko lau euskal lurraldeetan burujabetza fiskala dugun eta Katalunian, ordea, Madrilgo gobernua arduratzen den zergak biltzeaz. Arrazoia, inon aurkitzekotan, orain hirurehun urteko Ondorengotza Gerran (1716) bilatu behar da.
Hodeien azpitik
2012/09/17Igande arratseko familia-giroan eta lagunartean eskaini du bart Ruper Ordorikak kantaldia, Donostiako Larrotxene plazan, Intxaurrondo zaharrean. Giro samurra, hurbila, arteza. Euskal kantagintzak bizi dituen hodei guztien azpitik, ofizioa du oñatiarrak. Lanbide miresgarria gero euskal kantariarena, sare guztien azpitik eta teknologia guztien gainetik.
Txikittako gauzak
2012/09/16Hantxe egon nintzan ni: bai Xenki eta Murgiri egindako zelatan, baitta Zaramagako bihargiñak akribillau zittuezenian be.
