Kanta dezagun denok / Pozik bazaoz...
Gaur kamilla gaiñian nekan paziente lekittarra ixa konbultsiñoka hasi jata hari musikalian Julen Lekuonan “Aleluia” entzun danian (Kanta dezagun denok / hau da egun alaia / Kristo piztu da eta / kanta aleluia...”. Disko hau askotan egoten da bueltaka gurian (“Itsasoan urak handi dire: Julen Lekuonari omenaldia” Hirusta, 2004) eta ixa ahaztuta nekan “baby boom” generaziñoko lekitxarren garunian ezabatu eziñezko markia osatzen dabela, Don Antoníon (azentua “i”xan) artaldia izandako umietan.
Trauma horretatik pasau zeben guztiei dedikauta, beste kantu hau. ¡Baiña kontuz Andoni! Play sakatu aurretik jezarri, eta ugalekin lotu asientuari!
Ni baten harrapau ninduen, artian beraneante nintzala. Ez dakitt zelan, baiña 11.00etako mezan agertu nintzan (“umien mezia”) eta lehelengo filetan jarri. Halako baten Don Antoníok berak hatzaparrakin seiñalau, eta beste lau-bost umekin batera akolitto biharrak egittera etara ninduan, nere bizitzako momentu lotsagarrixenetako bat pasau arazitta. Ez dakat ahaztutzeko, ez.