Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Legebiltzar(retako)kidiei, abstentzionista baten partez

Legebiltzar(retako)kidiei, abstentzionista baten partez

Oier Gorosabel 2012/11/19 07:23
Badakitt oiñ lanpetuta zagoziela, tokau jatsuezen kargu eta akreditaziñuak ilusiño haundiz partitzen; onezkero zuetako gehixeneri pitorik be ez detsue ardura abstentzionista baten berbia. Baiña biharbada zuen artian “demokrazia” hau hobetzeko kezkia dakan bateronbat egon leike, hautestontzixetara hurreratu ez garanon kopuruak gora egin dabela ikusitta.

Archivo:Abstencion.jpg

Tira, nik ezin dot aukera hori hartu daben guztien izenian berba egiñ, jakiña; hamen argitaratutakuak nere arrazoi pertsonalak baiño ez diraz izango. Beste bi hónek be, esate baterako, eukiko dabe bere pelikulia atzian (via Asier Sarasua -uste dot hala esaten dala sare sozialen mundu honetan-):

http://goiena.net/blogak/faroa/gaur-ez-dut-bozkatuko

https://twitter.com/IbanZ/status/260010173266022401

Beti bardin gertatzen da: hauteskunde prekanpañan eta kanpañan partiduen helburu nagusixa “indezisuak” mobilizatzia izaten da. Iratargixa prometitzen; asmo onez gaiñezkako otzarak erakusten; ixa ixa sexu oral saio pertsonalizauak eskaintzen, demokrazian klimax honetan botua emon daigun (euren alde, esan barik doia). Azken egunetan paroxismora allegatzen dira partehartzian aldeko aldarri epiko-patetikuekin; ez bakarrik kanal ofizialetatik: baseko militantiak be tabarria emoten ibiltzen dira kontakto guztiei, sare sozialetan-eta. Bixamonian, ostera, emaitzak interpretatzerako orduan, abstentziñuan errua egualdixari botako jako, edo ganora gitxixari... Politikuengan dagon konfiantza falta orokorra be aittatuko da iñoiz, baiña buelta asko emon barik: eskaño banaketa festarako dira indar guztiak.

Botua emotera juan ez garanok hain errez ahaztutzia, baiña, erroria da. Errore larrixa gaiñera. Sistema parlamentariua bera sitzak janda dagonian ez da ezikusixana egin bihar (oiñ dabizen moduan), konpondu egin bihar da. Batzu ez dira konturatzen poltrona kopurua mantentzen bada be, ordezkatzen gaittuen jente kopurua gero eta txikixagua dala. Botua iñori emon ez detsagunoi behintzat, ez gaittue ordezkatzen.

¿Zergaittik ez doten joko horretan parte hartu nahi, nik? Hara: pentsau daigun Legebiltzarra traiñerua dala, eta Herrixan mesederako estropadia ondo jokatu bihar dala. Lau urtetik behiñ traiñeruan patroia aldatzen da; hauteskundiak dira. Baiña bittartian, traiñerua noraezian dabil. ¿Zergaittik? Arraunlarixak ez dirazelako sekulan kapazak izaten norabide berian erremutan egitteko. Patroia Patxi danian, bere alderdikuak boga hasiko dira eta beste guztiak zia; aurrera biharrian, traiñerua ezkerrera bueltaka ibilliko da. Patroia Pepe danian, papelak aldatuko dira; baiña zia eta boga, traiñerua eskumara bueltaka. Sekula bez zuzen.

Aurreko baten Legebiltzarrak putetxe batzu dirazela aittatu neban ETB-ko Azpimarran;  Lourdes Idoiaga pizkat ofendidu jatan, ia adarra jotzen nenguan. Baiña ez: serixuan nebixan. Nik neuk ez dakat ezer, printzipioz, sistema parlamentariuan kontra. Idea teoriko ona begittantzen jata gaiñera, baiña... jarkera konstruktibuakin juan bihar da Legebiltzarretara, bestela akabo. Partiduak indar guztia zankadilla-jokuan gastatzen dabenian... “enpatia” berbian esannahixa ezezaguna jakenian... ekimenen mamiñari baiño gehixago, ekimenan autoriari erreparatzen jakonian (alde ala kontra agertzeko)... lau urtian behin aurrekuak egin daben guztia desegitteko diru eta errekurtso pillua gastatzen danian... jentia inkonpetentez betetako putetxiekin nekatu egitten da. Horren aurrian, batzu abstenitzeko aukeria hartuko dogu; baiña beste batzuri... diktaduren nostalgixia ixotuko jako.

Badirudi “aro berri bat” datorrela Hegoaldeko ezkerraldeko Legebiltzar horretara. Lourdesi esan netsana: hala nahiko neuke. Ia hurrengo hauteskundietan botua emotera juateko konbentzitzen gaittuzuen.

etiketak: irabiaketa
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024