Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Double cheesewhopper

Double cheesewhopper

Oier Gorosabel 2012/11/22 08:55
“El codigo Da Vinci”, Dan Brown.

http://www.moonmentum.com/blog/wp-content/uploads/2010/06/Dan_Brown.jpg

 

Neri asko gustatzen jataz hanburgesak. Zenbat eta solairu gehixagokin gaiñera, hobe; orduan eta ketchup, mostaza eta beste txarrikeri gehixagokin, gozuago (nahiz eta gero komuneko lavabora juan bihar izan, bizarra garbitzera). Horregaittik, oso gustora irakorri juat liburu hau. Hori bai, gero korroskaria egiñ (buurp!) eta segi beste zeozetan. Kleenex ekoizpena.

Behiñ eta barriro, Ipar Ameriketako TB serixiak etortzen jatazen gogora: Institutoko ikasliei buruzkuak... baltz graziosilluenak... “En busca del arca perdida” pelikulia be gogoratzen jok (eta idazliak badaki, protagonistia Harrison Fordekin alderatzen daben momentutik). Portaera kodiguak, une serixuak hausteko “gag”ak (latako barre edo txaluak falta dittuk bakarrik),  kapitulua momentu tentsuenian amaitzia (hurrengua segiduan hasteko, momentu tentso beretik hasitta)... danak telebisiño hizkuntzara garoie. Hainbeste ta hainbeste marka, aktualidadiari kiñu, politikako txutxumutxuen erreferentzia... agertzen dittuk bebai.

Hau formiari buruz. Mamiña, grial santuan historixia, eta rollo sinbolikuak, ondo dagoz bebai. Kuriosuak dittuk; eta nahiz eta neri ez destan asko ardura Jesukristok ondorengorik izan zeban edo ez, honen harira hainbeste gauza interesgarri kontatzen dittuk. Emoten dau batzu benetakuak dirazela, gaiñera, Martinez de Lezeak egitten daben nobela estilua izango litzake beraz. Baiña... nerekin zeozetan fallo egitten jok eredu honek, eta ondiok etxakixat ondo zetan. Fikziñua fikziñorako, eta ikerketia ikerketarako, baiña bixak nahastatzia... zeozer galtzen dala emoten jestak.

Ulertzen juat, baiña, zergaittik izan daben nobela honek halako arrakastia. Familia amerikano estandarra imajinau najeikek (“bai” esan biharrian “oh, really?” esaten dabena), kontsumo bizkor eta hizkera lauko telenobelihau kontsumitzen, han-hemenka pintzelada historikuekin, arte eta kulturiari buruzko “bit” askokin, egongelako mahai bajuan pizza kaja batzu jaten dagola...

Honen guztihonen lau eszena adierazgarri:

-         Neskiak aittitta zeremonia erdixan harrapatzen dabeneko eszenia inverosimilla dok. ¿Auto elegante guztiak ez jetsek atzera eragitten? ¿Sotanotik datozen kantu misteriosuak entzutzian, ez dok lotsatzen? ¿Jente maskaratu guzti hori ikusten dabenian, etxako okurritzen ha ez dala berandako lekua? Baiña ez: han joiak neska xalua, munduko soziedade sekretuenan billera sekretuenera, yupi yupi, eta... ikusten dabenakin markauta geratzen dok betiko. Gaiñera, ze kristo: han ikusten dabena ez dok hainbesterako (mesedez), ez behintzat aittittakin harremana betiko hausteko bestekua.

-         Protagonistiak kartzelako hitzaldixa emoten dabenian, azalpen erudituen kontrapuntua presuen galdera eta bromak dittuk (“Pero Leonardo... ¿era maricón, no?”). Zelan gustatzen jaken iparramerikarrei hau, gero.

-         Beste telefilmetako topiko bat: egoera estu baten, etxakek erreparorik brometan hasteko (gabardixan, polizia guztia atzetik, inglesan portero automatikuan zain dagozela kuestionario barregarrixa erantzuteko denporia hartuta).

-         Eta beste bat gehixago: abioian, kajako idazkixa deszifrau nahixan dabizela, Unibertsidade prestijiotsuenetan ikasittako irakasliak burua hausten, arameua dala, eta antxiñako hebraieria dala, eta... neska ezjakiña izan bihar aldrebes idatzitta dagola argitzen dabena, bestiak tonto arpegixakin lagata.

-         Gaiztua (ustez) gitxien espero dan pertsonia dok, jakiña. Ustez jiñuat, eze, halako nobela asko irakorritta hasiera-hasieratik egin lajeikek ariketia: protagonistiak amama maittagarrixa badaka, adibidez, seguru asesinia bera dala.

-         Hamen be, gaiztua(k) bere plan osua azaltzen jetsak/jetse protagonistei, pistoliakin eurei apuntatzen dago(ze)la. Behiñ baiño gehixagotan, gaiñera. Gero, jakiña, ustekabian egoeriak bueltia emon eta onak irabazteko.

Faltan bota dittudazen eszenak (estandar amerikarrakin %100eian kunplitzeko):

-         Graduaziño festaren bat, nunbaitten.

-         Jente moltzo baten, bat zeozergaittik nabarmendu, eta bestiok, miresmena erakusteko, txaloka hastia. Lehelengo bat, bakarrik: “plas, plas”; gero, beste bat gehitzen jako; gero beste bat, beste bat, beste bat... harik eta talde osua txalo apoteosis baten amaittu arte.

Ikusteok be, alde batetik autoriak ez detsala Opus Deiari sinpatia haundirik. Halan be, zurikeri ariketa nabarmenian, azkenian elizia egittura moduan (korrientia nahiz Opusa) kulpatik libre geratzen dittuk, zoro batzu bere alde manipulatzen saiatu dirala ondorioztatuta.

Bueno: seguro nago Codigo da Vinci honen gaiñeko foruak, webguniak etabar egongo dirazela, interpretaziño sinbologikuak eta bigarren, hirugarren eta laugarren lekturak egitteko. Baiña ez dakat gogorik. “El siguiente...”.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024