Blogak
Kanape magiarra
2023/08/30Interesgarrixa, magiar kultura oral aberatsan aurkezpena dan neurrixan. Hortik aurrera... lirismo lartxo nere gusturako (hau be ezaugarri magiar bat ei dok), autolaguntza usain(txo) uxagarrixa (igual idazlian aldetiko deformaziño profesionala) eta larregiko laburtasuna, ezertan sakontzeko astirik emoten ez dabena. Neuk, partikularki, AEBetako etorkin hungariarren historixia pixkat zabalago lantzia eskertuko neukian.
Ke kurtiñak
2023/08/30Alonson "Kamemberta" najeukan irakorritta, eta ha moko fiñendako kapritxua bada be, hau dibertigarrixagua egin jatak. Umore gaiztua, zinemako tramoia arteko dobladilluen kontura, eta azken kapituluetan produktoriak egindako maisu-jokaldixa: Euzkadi S.A estiloko enpresari kanpetxanuak, euskaldun-gose dagon madero bati botatako amua, ke kurtiña ezin egokixagua zabalduta. Jolas politta, ondo pasatzekua.
Tene Mujika, 1936an 2036rako aldarria iragarri zuena
2023/08/30“Tene Mujikak gaur egun ez dauka irakurlerik, batto ere ez, ezin baita ia inon eskuratu haren libururik” diosku Kepa Altonaga irakasleak*. Hala ere, Debako neska-mutilak erruz biltzen dituen Errotazar futbol-zelaiaren sarreran zera irakurri daiteke: “elearen osasuna gaztedian dago: iraungo badu, gizaldi guztietan erabilliko duten gazteak bear ditu” (Tene Mujika, 1921).
Klima aldaketaren narratiba ofiziala iruzurra da
2023/08/27John Clauser, 2022ko Fisikako Nobel saridunaren baieztapena dugu hau... eta ez berarena bakarrik, puntako zientzialariena baino, orohar
1983-2023, zuzeneko irudiaren iraultza
2023/08/26Zer gogoratuko ote, gehien, 1983ko uholdeetatik eta, ezagun diren datu tragikoez* gainera, frustrazioa da gomutan dudan sentimen profesionalik handienetakoa, ETBren Albiste Zerbitzuen zuzendari nintzelarik ezer gutxi egin ahal izan genuen-eta, urez inguratutako Iurretako egoitzan ia sartu-irten ezinik. Ez zen gero hura izan, egunean eguneko informazioaren aldetik, ETBren historiatxoaren pasarterik gogoangarriena.
Baztan eta Baigorri artean, Hauza mendia (1304 metro) Izpegitik #100mendi
2023/08/24Baztango mole handia, ahalegina eskatzen dizun mendia da Hauza. Baina saria ere handia denean, zelako gustura hartzen diren ahalegin txiki hauek!
Joan Mari Irigoien eta Kubako soneroak
2023/08/23Jose Luis Padronek Euskadi Irratian gidatutako "Lizardiren baratza" 2022-2023 denboraldiko azken saioa Irigoieni eskaini zion. Bestalde, Mauricio Vicent, Santiago Auseron (Radio Futura, Juan Perro) eta Javier Colinaren arteko saio gozagarri bat entzun nuen aste bukaeran.