Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Isiluneen sekretua / Euskaldunok euskararen bueltan beti

Euskaldunok euskararen bueltan beti

Alfonso Guillo 2025/02/28 23:19
Euskaldunok geure euskararen erabilpenaren ahuleziaren errua hara eta hona botatzeko tentazioa izan ohi dugu

Irakaslea izan nintzen euskara ikasi berri nuenetik, izugarrizko ahalegina egiten ari zen ikastola batean eta noizean behin bihotzera iristen zaizkit hor zehar irakurtzen ditudan gauzak. 

Nire ikuspuntutik euskaldunok geure euskararen erabilpenaren ahuleziaren errua hara eta hona botatzeko tentazioa izan ohi dugu, baina, nire iritziz, giltzarria guk euskaldunok euskara erabiltzeko asmoa eta gogoan datza, euskaltzaleak izatea, alegia, kanpainarik gabe eta gobernuen diru-laguntzen zain egon gabe. Nahi dugulako eta kitto, Eibarko aldizkariak dioen bezala. Euskaraz eta kitto.

Euskaldun haurrek beste hizkuntza batzuk ere ikasten dituztela? Eta zer? Makina bat lotsa eta mespretxu sufritu behar izan zituzten euskara besterik ez zekiten haiek. 

Beren gurasoek parra-parra euskaraz egiteko  joera duten galdetuko nuke.

Erdaldunak eta atzerritarrak geletan sartzen direla? Zergatik da txarra hori?  

Garai batean euskal eskolaren inguruan eztabaida handia egon zen B eta D ereduak zirela eta. Ba, orduko irakasle eta guraso askok, areago, erdaldunek, D eredua hautatu zuten, murgiltzea zekarrelako. Horrela ikasten dira hizkuntzak eta. Eta horrela orduko ume asko gaur egun guraso euskaldunak dira.

Funtsezko bi ideia dira, nire ikuspegitik behinik behin: euskararen jabea izateak naturalki eta bolontarioki euskaraz aritzeko joera eskatzen duela eta bestalde, irakasten duenak, familia, eskola, nahiz  gizarteak, gure hizkuntzarekiko maitasuna sentitu behar duela, hori baita kutsatzen dena.

etiketak: Alfonso_Guilló
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: