Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Argia Saria dantzan.com-entzat, esker hitzak

2013/01/28

Ekitaldian, saria jaso ahala egindako hitzak dakartzat hona. Testua idatzita izan arren saiatu nintzen gero paperik gabe esaten, eta horrek nahi baino apur bat gehiago luzatzea ekarri bazuen ere, oro har, idatzitako guztiak esan nituelakoan nago.

Argia Saria dantzan.com-entzat, esker hitzak - Gehiago irakurri

God save Sabino

2013/01/27

Ander Arroitajauregi lagunan irudi-montaje aboziñauetako bat.

God save Sabino - Gehiago irakurri

“By Jingo” eta “ala Jinko”, zentzu bereko esamoldeak

2013/01/24

“By Jingo”, ingelesez, eta “ala Jinko”, euskaraz, zentzu bereko esamoldeak dira. Online Etymology Dictionary delakoak dioenez: "The frequent suggestion that it somehow derives from Basque Jinko 'god' is not impossible, but as yet unsupported by evidence".

“By Jingo” eta “ala Jinko”, zentzu bereko esamoldeak - Gehiago irakurri

Zubimusu(ak) Donostian

2013/01/23

"Phantasma" eskaini zuten urtarrilaren 17an Ernest Lluch Kultur Etxean Maite Arroitajauregi a.k.a Mursegok eta Rafa (a.k.a Rafael) Berriok. Aste honetan bertan argitaratu du Berriok "1971" diskoaren jarraipena den "Diarios".

Zubimusu(ak) Donostian - Gehiago irakurri

Mapa bildumia, lehoietara

2013/01/23

Oso bildumazalia izan nok ni, baiña gero eta gitxiago. Ondo gogoratzen juat, gaiñera, noiz aldatu neban norabidia, modu radikalian gaiñera: zera entzun nebanian, bildumazale izatia segurtasun-ezan kontrako jarreria dala.

Mapa bildumia, lehoietara - Gehiago irakurri

Kulturak, ohiturak eta azturak

2013/01/22

Juan Ignacio Motiloak bere izena entzun zuen aurkezlearen ahotik, ondoren ikusentzuleen txalo-hotsa sumatu eta, birritan pentsatzeke, bat-batean zutitu eta burua pittin bat makurtuz, jendearen agurra eskertu zuen dotore asko. Gero, gainerako bost mahakideren izenak aipatu zituen aurkezleak, baina bostetarik bat bera ere ez zen zutitu. Ezta jaikitzeko imintziorik txikerrena egin ere. Aldamenean neukan argazkilariak, berriz, ahopeka bota zuen: “laster ikasi jok horrek politikoarenak egiten”.

Kulturak, ohiturak eta azturak - Gehiago irakurri