Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Berbak dantzan / Zuritik zuriegira, bi egunetan

Zuritik zuriegira, bi egunetan

Ane Sarasketa 2013/02/26 14:56
Elurra ari du, etengabe. Larunbat gauean hasi zuen, eta gaur, asteartea, oraindik hala jarraitzen du. Guretzat, mendian bizi garenontzat, zuritik zuriegira pasatzen da kontua, di-da batean.

Ahizpak deitu dit, “zelan?”. “Zuri”, erantzutea besterik ez zait bururatu. Hor behean, Eibarren, kontua ez dela hainbesterainokoa esan dit; eta, iruditu zait zaila egiten zitzaiola sinestea deskribatzen ari nintzaiona.

azpiri elurretan

Kitaniebesa pasatu zela, gutxienez, 27 ordu igaro dira (hau idazten ari naizen honetan; bidean egongo denaren esperantza badut), eta , gutxienez, 40 zentimetroko elurra dugu hemen inguruan; eta, elurra mara-mara ari du, oraindik. Mendian bizitzearen alde onak eta txarrak, agerian.

Dena dela, horrelakoetan, baserritarren eta kalekumeon arteko aldea nabarmena izaten da. Haiek prest daude edozertarako. Autonomoak izaten ikasi dute. Hemen agertu dira Josu eta Ibon, kuatro por kuatro zahar batean, inongo beldurrik gabe, ganaduari jaten eman beharra zutelako. Hala da eta kito. Ni, berriz, kitaniebesa guretik behin baino gehiagotan pasatuko denaren esperantzaz bizi ditut egunok; zeruari begira, noiz atertuko, ia errezoan egongo banintz bezala. Pala esku artean hartu eta inguruak garbitzeari ekiten diot eta kotxea hartzea burutik pasatu ere ez zait egiten (martxan jarri bai, motorra larregi ez hozteko-edo).

urrutira ere elurra mahaiaelurretan2

Maite dut elurra, ederra da oso (argazkian ikus daitekeen moduan),  baina nik nahiago Usartzatik gora.

asier
asier dio:
2013/02/26 18:09
Eskerrak ez giñan han geldittu bazkaittan! Edo penia! ;-)
Oindiokan hantxe egongo giñake, sutonduan, edur-maluteri begira... ai zelako enbidixia.

Kaletar batek.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibarren jaio eta hemen bizi naiz. Mendi puntan baina Eibarren. Esan ezin dudana idatzi egiten dut batzuetan. Ez nuen txoko honetan bakarrik agertzerik nahi eta bigarren eta hirugarren bati egin diet lekua; akaso, idazten ikasten dutenean lagunduko didate Izarok eta Maulek. Hemen idatzitakoek ez dute mundua aldatuko baina bihotzen bat ukituko balute gu konforme. Sentimenduez ari gara hemen.