Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Atzekoa ahaztu gabe, aurrera egin

Atzekoa ahaztu gabe, aurrera egin

Mikel Iturria 2013/02/24 12:45
Dear Javier. Azken aste hauetako hainbat kontu. Egunkaria, Buesa, Casas, Yolanda González, Eraikiz...

Javier maitea:

Aspaldian lerro batzuk zuri idatzi gabe eta igande goiz honetan tokatzen da.

Aste honetan bete dira 10 urte epaile malapartatu batek, Aznarren botere exekutiboaren mandatari, euskarazko periodiko bakarra itxi zuela. Lotsagarri tratatu zituzten kudeatzaileak eta sustatzaileak (eta ez bakarrik poliziak eta epaileak, Luistxok joan den asteazkenean argitaratutako apuntean ederki adierazi bezala: Algunos nombres propios a los 10 años del cierre de Egunkaria).

Jende asko kolpatua sentitu zen (ginen), baina askok (gure herrian bertan) beste aldera begiratu zuen. Egunero gertatzen dira horrelako gauzak eta gertatuko dira.

Ez dakit Sindo Lafuenterekin batera ibili ote zinen El Mundon. Zuzeuk elkarrizketa aurrerapena publikatu zuen atzo. Lafuente Espainiako prentsa digitalaren alorrean dagoen guruetako bat da (eta ez bakarrik maila teorikoan, baita praktikoan ere: El País, El Mundo, Soitu...). Bere garaian ez zitzaion hain larria iruditu.

Azken finean, horrean atzean egon daiteke “zerbait egingo zuten! ¡algo habrán hecho!” famatu hura. Euskal Herrian, garai batean, ETAk eginiko krimenak zuritzeko erabiltzen zen, baina momentu jakin batean, tortillak buelta eman, eta Egunkariaren kontrako operazioaren antzekoak zuritzeko balio izan zuen.

Leirek gaztaroko kontuak ekarri ditu aste honetan Gure Besta blogera (Gure gaztaroa (nuestra juventud). Espainiako lagunei begira idatzitakoa da eta bertan kontatzen du beraietako batzuk egun bizi duten egoera bera (eta okerragoa) bizi izan duela bere belaunaldiak Euskal Herrian.

Testuaren inspirazio iturri da Argian urtarrilaren amaieran Beñat Sarasolak idatzitako Antzaratik antzarara zutabea. Ion Markel Ormazabalen izena aipatzen du Beñatek. Sei urteko kartzela zigorra beteta askatu zuten urte hasieran eta ostiral honetan luze eta zabal erantzun ditu Ormazabalek Nerea Lizarraldek Irutxuloko Hitzan eginiko galderak. Kartzela urteak nolakoak izan diren, zergatik sartu zuten espetxean, etorkizuna nola ikusten duen...

Hobe bai etorkizunari begira jartzea, Javier. Atzera begira jarriz gero, Egunkariaz gain aste honetan albiste izan baitira: 1981eko otsailaren 23an Tejerok emandako estatu-kolpea eta hiru hilketa nabarmen (1984ko otsailaren 23an Enrique Casas; 2000ko otsailaren 21ean Fernando Buesa eta Jorge Elorza).

Etorkizunari begira Sortu alderdiaren kongresua egin zuten atzo Iruñean, oraindik kartzelan (bidegabeki) dagoen Arnaldo Otegiren zai. Ez dakit aldaketa askorik itxoin daitekeen: beraiek aurrerapauso asko eman dituztela usteko dute (Txerokik bezala), baina beste askorentzat betiko diskurtsoa eta aurpegiak daude.

Ikusiko dugu. Itxaropentsu amaitzeko Eraikiz aipatu nahi dut hemen. Errenteriako alkatea buru (Julen Mendoza), udalean dauden alderdi guztiek elkarrekin egiten ari diren bidea.

Ondo segi, Javiertxo.

Mirar hacia adelante sin olvidar el pasado, este apunte en castellano

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter