Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Jaitsi Twitterretik zure txio guztiak

Jaitsi Twitterretik zure txio guztiak

Asier Sarasua 2013/02/23 13:25
Twitterrek abenduan iragarri zuen aukera hori, baina bakarrik erabiltzaile batzuentzat. Nik gaur probatu ahal izan dut eta bikaina da.

Bai, Twitterrek Gabonen bezperan iragarri zuen bere feature berri hori: zure txio guztien fitxategia deskargatzeko aukera. Hala ere, Sustatun ondo azaldu zuten moduan, hasiera batean erabiltzaile gutxi batzuek bakarrik izango zuten aukera hori.

Gabonetan saiatu nintzen, baina oraindik ez neukan aukera hori aktibatuta. Atzo berriro saiatu nintzen (Microsiervosen aipu honek gogoa berpiztuta) eta ekilikua! Nire txio zahar guztien bilduma mahai-gainean daukat.

Oraindik ere ingelesezko konfigurazioa dutenei bakarrik azaltzen zaie, baina erraza da:

  1. Ezarpenetarako joan
  2. Hizkuntza aldatu eta Twitter ingelesez jarri.
  3. Ezarpenen orrian bertan aukera berria azalduko zaizu behe-behean: Your Twitter archive
  4. Bertan klik egin eta handik gutxira (nire kasuan minutu bat ere ez) zure artxibo osoa jasoko duzu postontzian, ZIP formatuan.
  5. Hortik aurrera berriro itzuli zaitezke Twitterreko euskarazko interfazera.

Hortik aurrera, ZIPa deskonprimitu, eta orain arte idatzi dituzun txio guztiak zure esku izango dituzu. Gainera, HTML orrialde bat ere bidaltzen dizute eta horri esker zure txio (eta bertxio) guztietan nabigatzeko aukera izango duzu: hilabeteka, #traolaren arabera, bilaketak eginez, eta abar. Eta jatorrizko txio hartarako lotura ere erabilgarri izango duzu. Bikain!

Berez, onena litzateke hori guztiori sarean izatea, Twitterren bertan eta beti eguneratuta, baina tira, hori heltzen den bitartean, gutxienez hortxe izango dugu gure historial guztia gure mahai-gainean.

 

xorino
xorino dio:
2017/11/21 15:05
Kaixo,

zer moduz?

euskararen eguna dela eta, emango zenuke hitzaldiren bat Mendaroko ospitalean?

Zure erantzunaren zain
Ainara Maia
Debabarrena ESIko euskara teknikaria
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz