Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Nor, nori, nork... edo faktore-ordenaren garrantzia

2012/12/23

Artur Mas da herenegundanik Kataluniako "president" berria. Independentziaren gaineko erreferenduma 2014an izango omen da. Katalunia badoa, berriro ere Katalunia aurretik, beste behin Katalunia aitzindari. Eta gu, ostera, mozolo-mozolo, adorerik eta kemenik ezaz, geldo-geldo begira baino ez. Bai ote?

Nor, nori, nork... edo faktore-ordenaren garrantzia - Gehiago irakurri

Xabier Elorriaga, ETBren Anbotoko Mari

2012/12/20

Ez, segurutik, ETBren historiaren langile-zerrendan ez da sekula Xabier Elorriagaren izenik agertuko. Seguru asko ez zuen sekula sartu-irteneko erlojuan fitxatu beharrik izan. Behar bada ez zen haren izenik kreditoetan inoiz agertu. Baina Xabier Elorriaga, Anbotoko Mari bailitzan, hantxe izan zen, hantxe izan genuen, ETBren haurgintza-minetan eta ondoko inude-lanetan.

Xabier Elorriaga, ETBren Anbotoko Mari - Gehiago irakurri

Talka presents ELA against Bildu volume one

2012/12/19

ELA sindikatuak Donostiako udalean langileen eskubideak defendatzeko hartutako erabaki batzuk hautsak harrotu dituzte. Unai Oñederraren blogean argitaratutako apunte bat eta Irutxuloko Hitzan Ander Suberbiolak sinatutako artikulu bat ekarri nahi ditut hona.

Talka presents ELA against Bildu volume one - Gehiago irakurri

Ertzaintzarentzako “eredu zibila”

2012/12/18

Karguaz jabetu bezain azkar Estefania Beltrán de Heredia Segurtasun sailburu berriak aldarrikatu du Ertzaintzaren eredu egokia: “Volver al modelo original <…>, un modelo civil, que sea del pueblo y esté al servicio del pueblo”. Oso ondo, ez da asmo txarra. Ezta kontu berria ere.

Ertzaintzarentzako “eredu zibila” - Gehiago irakurri

@BalerdiBalerdi (#Bentzileidi) eta @g_bassmatti (#AldeAitera)

2012/12/17

Ostiralean lehen aldiz ikusi nituen zuzenean nafarrak. Enegarrenez, donostiarra. Oso gau ederra.

@BalerdiBalerdi (#Bentzileidi) eta @g_bassmatti (#AldeAitera) - Gehiago irakurri

Komiki erakusketak eta lehiaketen sarituak

2012/12/17

Galtzakomik eta Kutxa Kultur Komikia lehiaketen irabazleak, eta lehiaketa horien eta espetxeetako dispertsio politikaren inguruko erakusketak

Komiki erakusketak eta lehiaketen sarituak - Gehiago irakurri

Autodefentsarien malurrak eta paradoxak

2012/12/17

Connecticut-en gertatu den enegarren sarraskiak beste behin suspertu du Estatu Batuetan edonork armak erosteko duen eskubidearen gaineko eztabaida. Itxurazko eztabaida baino ez, nonbait, han-hemenka 300 milioi arma sakabanaturik dauden gizartean nekez izan daiteke-eta benetako eztabaida.

Autodefentsarien malurrak eta paradoxak - Gehiago irakurri