Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / SU BILA nabil / Berdel bolak saltsan

Berdel bolak saltsan

igone 2013/04/05 11:50
Orain arte bakailaoa erabili dut arrain bolak saltsan egin ditudan guztietan. Nire amamaren errezeta beti. Baina orain berdel ugari daukagunez arrainez aldatzea erabaki dut. Prozedura apur bat aldatzen da, hurrengoan bakailao bolak egingo ditut. Errezeta hau oso erraza izateaz gain, oso-oso ona dago, probatu, merezi du eta!
Berdel bolak saltsan

Berdel bolak saltsan

OSAGAIAK (lau lagunentzat, 20 bola inguru egiteko)

- Bi berdel (450gr ingurukoak)

- Bi kipula

- Bi berakatz ale

- Tomate saltsa (3 koilarakada handi)

- Irina

- Oliba olioa

- Gatza

berdel osagaiak

 

PROZEDURA

KIPULA ERRETZENBerdela erostean saltzaileari burua eta hezurrak kentzeko eskatu, horrela ondorengo lana errazagoa izango da. Buruak eta hezurrak gorde.

Bi kipulak eta berakatz aleak txikitu, ahalik eta zatirik txikienak egin itzazu. Ondoren lapiko zapal batean erregosi. Horretarako, hasieran su altua erabili, eta erregosten hastean su motela erabili.

 

berdela txikitutaBitartean berdelei azala kendu eta txikitu. Lapiko batean buruak eta hezurrak urarekin irakiten jarri. Berdelak txikitu ostean lapikotik erregositako kipula apur bat hartu behar duzu arrainarekin nahasteko. Gatza bota ondoren bolak egin, eta irinetik pasa ostean frijitu.

 

 

 

Gainontzeko kipulari tomate saltsa bota, apur bat eragin ostean berdelaren buruak eta hezurrak egosteko erabilitako ur apur bat bota, kipula estaltzeko beste. Gatza zure neurrira bota eta su ertainean laga hamar minutu inguru. Ondoren irabiagailu edo pasadore batekin saltsa egin.

berdel saltsa

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Bolak saltsara bota. Jar itzazu sutan eta hamar minutura jateko prest egongo dira.

itsasoi
itsasoi dio:
2013/04/05 12:50
Itxura ederra! Azala kentzia erreza da??
igone
igone dio:
2013/04/05 17:05
Saltzailiari esan ahal detsazu azala kentzeko, baina nahiko erraza da. Alde batetik aizto baten laguntzakin hasi eta eskuz kendu leike, edo aiztuakin berakin.
igone
igone dio:
2013/04/05 17:28
Kaixo, itsaso
Koilara bat be erabili zeinke. Esku batekin azala oratu, eta koilara batekin haragia atara zeinke aurrera indarra eginez
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Sukaldaria ez naizen arren sukaldean aritzea dut gustuko. Edozein otordu, edozer janari prestatzen gozatzen dut sukaldean. Denetik egiten dut, nahiz eta ez naizen oso abila postreetan. Gauza berriak ikastea eta esperimentatzea gustatzen zait, baita errezeta tradizionalak gertatzea ere. Sukaldean sortzea dut gustukoen, porru patatak zein legatz beltza piper irristagarrien gainean dilista pure eta mihilu konpotaz lagunduta gertatzen.

Ona naizela uste dut, nik gustuko dut egiten dudana. Nire lagunek eta familiak ere gustuko dute, gustura gelditzen dira gehienetan eta kritikak oso onak izaten dira ia beti.

Egiten ditudanak idatzi eta azalduko ditut hemen, nire trukuak ere azalduko ditut. Eta norbaitentzat balekoak badira primeran, baina sukaldean aritzea eta ikastea ditudanez gogokoen, iritziak, gomendioak eta proposamen berriak jaso nahi ditut. Praktikara eramango ditut ekarpenak, eta nire ukitua emango diet.

Azalpen erraz eta garbiak emango ditut, irudiekin eta oharrekin lagunduta.

Igone Lamarain

Errezetak

Nire errezeta gutxi dira nik osorik sortutakoak. Batzuk etxean ikasi ditut, beste batzuk interneten edo liburuetan aurkitutako errezetetan oinarritzen dira, eta telebistako programaren batean ikusitakoetan gutxi batzuk. Baina guztiek dute nire ukitua. Gehienetan, gainera, inprobisatu egiten dut.

Elikagaiak

Bertakoaren alde egiten dut, eta ahal den guztietan garaikoaren alde ere bai. Ez zait prestatuta dagoen elikagairik erostea gustatzen. Eta produktuak aukeratzean ahalik eta ontzi edo plastiko gutxien duena lehenesten dut, ezer ez badauka, hobe.

Loturak

Badira urte bi etxean ogia egiten hasi nintzela. Errezetaren baten berri emango dut, baina nire maisuaren irina, ura, gatza… ogia blogean hamaika errezeta eta gomendio daude. Ni horretan inspiratu izan naiz, eta bertako azalpenak onak eta argiak dira.