Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Euskal industriaren inbertsiorik galantena

Euskal industriaren inbertsiorik galantena

Amatiño 2013/04/03 23:30
Fuelolioa Murrizteko Unitatea inauguratu du gaur Petronorrek. 850 milioi euro besteko diru-ezarpena. 850 milioi ez dira gero artaleak. Sekula Euskal Herrian egin den industria-inbertsiorik galantena. Euskal enpresarik handienetakoaren etorkizuna zati baterako segurtatuko duen inbertsioa. Ekonomia erreala suspertzearen aldekoa. Krisialdi zorrotzean zehar egindakoa.

Baina, zer da Fuelolioa Murrizteko Unitatea? Erantzuna ez da batere zaila, hartara jarriez gero behintzat.

Lehenengo jakin behar dena Petronor abian jarri zela, 1972an, batez ere fuelolioa ekoizteko, Santurtziko termikak argindarra sortzeko behar zuen erregai-eskakizunari erantzuteko. Garai hartan fuelolioa ikaragarri kontsumitzen zen, itsasontzietan, enpresetan, etxebizitzetako berogailuetan... edonon. Geroztik, ingurumen-baldintzak tarteko (fuelolioak sufrea baitu), gasaren kontsumoa zeharo gehitu da, fuelolioaren kaltetan.

Azken lau hamarkadotan fueloilaren merkatu-eskaria urtez urtez jaitsi da. Esaterako, 1980an. merkatuaren fueloil-eskaria Petronorren ekoizpen guztiaren %60 zen, 1985an %30, 1990an %20, 2000an %10 eta 2005an %6. Hau da, Petronorren berrogei urteotako historiak erronka nabarmen bat baino ez du izan nagusiki: zelan merkatuaren eskarietara egokitu; hau da, nola petrolio gordin beretik gero eta fuelolio gutxiago ekoiztu eta, beronen ordez, merkatuak eskatzen dituen gainerako produktu gehiago lortu. Apostua apostu, ekoizpena merkatu-eskarietara zein ingurumen-baldintzetara egokitzeko teknologia besterik ez da Fuelolioa Murrizteko Unitatea edo koke-planta. Ez gehiago eta ez gutxiago.

cocker

Petronorren datuak demasak dira: 928 langile finko; inguruko beste 6.200 laguni lana eskaintzen dio; ekoizpenaren %33 esportatu egiten du; Bilboko Portuko trafiko guztiaren %40 berari zor zaio; eta, 2012an, bere jarduerak 770 milioi euroren ekarpena eragin zuen Bizkaiko Foru Ogasunaren mesedetan.

Gaur inauguratu den 850 milioiko koke-planta, Europako ingurumen-baldintzarik zorrotzenak betetzeaz gainera (Europako Inbertsio Banketxearen finantza-laguntzaz, hain zuzen), hil ala bizikoa da Petronorrek iraun dezan eta, jakina, aipatu berri diren lan, ekonomia eta ogasun-kopuru horiei eutsi ahal izateko.

Felipe

Felipe printzea, Repsolen eta Petronorren lehendakarien artean, Antonio Brufau eta Josu Jon Imaz

Arrikitaun
Arrikitaun dio:
2013/04/09 12:11
A ze gozada den 65 Petronorretik 50 kmra bizitzea, eh Amatiño! Ze ondo saltzen duzun kea!
Amatiño
Amatiño dio:
2013/04/09 18:54
Ez dakit zer esangura duzun baina lotarako edo izan ezik, bizi, Petronorren bizi naiz, findegi barruan bertan gainera, astelehenetik ostiralera bitartean.
 
Bestalde, uste baldin baduzu gozada litzatekeela Petronorretik urruti bizi izatea, jakizu, lekua aukeratzeko orduan, Indautxu, Txurdinaga edo Guggenheim inguruetako Aire Kalitate Indizea Muskizkoa baino eskasagoa dela, eta baita Ategorrieta (Donostia), Azpeitia edo Zumarragakoa ere. Eta beste horrenbeste, jakina, Eibarko datu historiko guztiak.

Horretara, txantxetan aritu nahi baduzu edo demagogia merketan jardun, zuk ikusi, zeure kasa jarraitu. Baina datu zehatzez eztabaidatu nahi baduzu, ekin gero, guztiok ikusi dezagun kea saltzeko zerorren trebetasuna.

Eta, amaitzeko, hain zuzen ere, nik ezertaz lotsatu behar baldin badut, ez da Petronorrentzat lan egiteagatik, Petronorrera joateko egunero ehundaka kilometro autoz egiteagatik baino. Ulertu nahi duenak uler dezala.
Arrikitaun
Arrikitaun dio:
2013/04/15 12:04
Kilometro asko egin eta horretaz lotsatzen zarela? Erratza da konponbidea Amatiño jauna. Zatozte zeu eta Josu Jon Imaz presidentea Muskizera bizitzen, besoak zabal-zabalik hartuko zaituztegu.
Amatiño
Amatiño dio:
2013/04/16 11:19
Ez, bihotza. Azken 35 urteotan egokitu izan zait beti Eibartik kanpora lan egin beharra (Bilbon, Gasteizen, Durangon zein Donostian...) eta familia-giroa ez da horren erraz aldatzen. Muskiztik kanpora lanegiten duten muskiztarrek Muskizen bizi izaten jarraitzen duten bezalaxe.

"Ulertu nahi duenak uler dezala" esaten amaitzen nuen baina zuk nonbait ez duzu ulertu nahi. Alegia, Irundik Muskiza gure haize-kalitatearen arazorik larriena trafikoa dela, ez enpresak. Baina ez dugu hori onartu nahi. Jakina, edonork du motorren bat edo beste; enpresak, ostera, "inorenak" dira.
Ima
Ima dio:
2013/04/21 16:48
Petronorren kontura beharra=dirua urteko 11 hilabetetan. Turismorako jardun ezkero urteko hilabete bi? Gero autu asko izan genezake mihinan, baina nik hasieran aitatutakoa ahaztu barik.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: