Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Mendi-eskiaren ordua

Mendi-eskiaren ordua

Amatiño 2013/04/07 23:45
Candanchuk gaur itxi ditu pistak. Aurtengo denboraldia amaitu da bertan. Baina ez elurrik ez dagoelako, jenderik ez dagoelako baino. Segurutik, Candanchuk sekula ez du estazioa itxi honenbeste elurrez. Alpe-eskiaren zein eskandinabiar eskiaren denboraldia bukatu da eta mendi-eskiaren ordua, ostera, heldu. Doako eski-mota librearen ordua alegia.

Orain dela hamar urte inguru arte eski-denboraldiak abenduaren batetik maiatzaren lehena arte iraun ohi zuen. Azken urteotan, berriz, gero eta lehenago amaitzen da, baina ez –beti-- behar besteko elurrik ez delako, behar hainbat eskiatzaile bertaratzen ez delako baino.

Segurutik krisiak badu zer ikusirik, baina baita jendearen iraun ezak edo aldatu nahiak ere. Irailean ekainean baino dezente jende gutxiago joaten den bezalaxe hondartzara (nahiz eguraldiak eta ur-tenperaturak kontrakorik iradoki), elurretara ere jende gehiago joan ohi da urtarrilean apirilean baino. Ez dut sekula ulertu zergatik.

Ez, Candanchun behintzat, bihartik aurrera mendiak ez du hesirik, ez langarik, ez sarerik izango. Ezta txartelak erosteko leihatilarik ere. Ez, ez da alpe-eskian egiterik izango eta inork ez du eskandinabiar edo iraupen-eskiez ibiltzeko ildorik markatuko, baina mendi-eskiak, eski libreak, azken hogei edo berrogei urteotan izan duen abagunerik aproposenatakoa izango du.

Hurrengo asteetan lar epeltzen ez baldin badu edo euri-jasa handirik ez bada, elurrak ekaina arte iraun ahal izango du 1.800 metrotik gora. Eta, Pirinioetan, leku, alderdi, ibilbide eta paraje ezin aukerakoak daude goi-maila horretan mendi-eskian aritzeko.

Doan, gainera. Nahiz, trukean, zango onak behar, hori bai.

Moleta3

Elurra gogotik egin du aurten

Mendi-eskia

Mendi-eskiak gero eta zale gehiago du

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: