Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Gerrako argazki historikoak, ezkutuan gordeak

Gerrako argazki historikoak, ezkutuan gordeak

Luistxo Fernandez 2013/04/05 10:38

Durangoko Azokaren azken edizioaren ondoren Alberto Barandiaranek analisi bat argitaratu zuen tarteka idazten dituen 'Sorbideak' artikuluetan, Berrian. Bertan zioen, besteak beste:

Zenbatek begiratu diote Jon Irazabalek argitaratutako Gerra Zibila Durangaldean liburuari, Durangoko bonbardaketaren inguruko argazki ezezagunen bidez orduz orduz bonbek hirian eragin zuten txikizioa eta hondamendia laburbiltzen baitu xehetasun ikaragarriaz? Nago ahaztuta pasatu dela, ilustrazio finez apaindutako liburu hura bezala, stand bakarreko argitaletxeetako eskaintza bereziak bezala, sarrera guneetatik urrunxko zeuden mahai askotan pilatutako produkzioa bezala, Zabalak aipatzen duen indar zentrifugoak nahitaez uxatuak.


Ba ez dakit, nik ere, inork arretarik eskaini dion ala ez liburu horri, baina kasua bada inork ez diola erreparatu edizio bikoitzari (bi argitaratu baitira, bat gaztelaniaz eta bestea euskaraz), tira, nire barren gaiztoak plazer maltzur txiki bat sentitzen du: "Hala ba, merezia du!". Joan den igandean, martxoaren 31n, Durangoko bonbardaketaren urteurrenean, horixe bururatu zitzaidan berriz ere, eta abenduan idatzi barik utzi nuena, orain esango dut.

Duela bi urte, sekulako aurkikuntza baten berri eman zuen Gerediaga Elkarteak. Durangoko bonbardaketaren eta 1937ko Bizkaiko kanpaina kriminalaren argazkiak aurkitu zituzten Erromako artxibo militarretan. Tamaina nahiko txikiko argazki batzuk jarri zituzten sarean Gerediagoek, eta haiekin artikulu hau idatzi nuen Sustatun.

Zuzenean ukitu ninduen kontu horrek, argazki horietako batean, Ezkurdi plazan, neure aita dagoelako.

2010eko hartan Gerediagakoei idatzi nien ea argazki interesgarri gehiago zeuzkaten. Mostrarako, ale batzuk espero nituen, eta gero, gainerakoak, ba jarriko zituztela sarean. Argazkiak.org aipatu nien, han jar zitzazketela. Kontua ere sortu nien, gauzak errazteko. Irudi handiak, tamaina orijinalean gordetzen dira, eta tamaina txikiago moldagarrietako kopiak automatikoki egiten dira.

Baina ez zen halakorik gertatu. Bederatzi argazki gehiago bidali zizkiguten Gerediagakoek Sustatura, eta haiek argitaratu Argazkiak.org-en eta artikulutxo bat egin. Horra argazki haietako batekin egindako berregiketa, Lemoako San Inazio auzoa:

Lemoa 1937 - 2011

 

Baina nik dakidala, beste inon ez dute material digitalik zabaldu. Elgetan bertako argazkiekin erakusketa bat egin zuten, baina hango irudien berri ere ez da sarean azaldu. Gerediagak jakinarazi zuenez, 100 argazki inguru ekarri zituzten Erromatik. Ez da hain zaila 100 argazki erresoluzio onean sareratzea. Edozein jaunartzetan gehiago ateratzen dira...

Ulertezina egin zait, ordudanik, kontu hau. Guztiz ulertezina. Eta gero, total zer, Irazabalen liburuan ere ez dago hainbeste, lauzpabost ale jarri ditu Gerediagako Irazabalek (beste irudi askoren artean, hori bai), baina Italiako materialik gehienak ezkutuan jarraitzen du.

Argazkiak lehen bezala daude. Erromako artxibo militarrean. Beste espedizio bat bidali beharko genuke.

Alberto Barandiaran
Alberto Barandiaran dio:
2013/04/05 17:57
Guztiz ados esaten duzunarekin, Luistxo. Ni, espediziorako prest.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004