Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Nire bota militarrak

2013/01/17

Ostiraleko katekorratza, punkak ekarritakoa.

Nire bota militarrak - Gehiago irakurri

Aurkezlea

2013/01/17

Kolaborazio batekin gatoz oraingoan. Egunkarietan inor gutxik aipatu zuen arren, zin egiten dugu Santi Leoné izan zela, joan den urrian, Iban Zalduaren "Idazten ari dela idazten duen idazlea" liburua aurkeztu zuena (Xabier Mendiguren editorearekin batera). Zin egiten dugu, orobat, ez zela honako hau izan bertan irakurri zuen aurkezpen-testua, nahiz eta Leonék zin egiten digun okasio horretarako prestatu zuela, irakurtzera ausartu ez eta beste bat irakurri zuen arren. Edonola ere, hemen dago, betirako jasoa gera dadin, idatzi hura.

Aurkezlea - Gehiago irakurri

Aitzolek ez zuen biolina alferrik eskatu

2013/01/16

Aitzol Iturriagagoitiak (Eibar, 1975) urte bi t´erdi baino ez zituen gurasoekin, oporretan, karabanan Saltzburgoraino joan eta, estreinako, kontzertu batean “sartu” zutenean. Gogoan du amak orduan esandakoa: “Aitzol, geldi eta ixil-ixilik”. Ahaztu ere ez zaio ahaztu, Eibarra heldu eta luzaro eskaka aritu izana: “nik nahi dot bioliña”. Hogeita hamabost urte geroago Euskadiko Sinfonia Orkestraren lehen biolina da.

Aitzolek ez zuen biolina alferrik eskatu - Gehiago irakurri

Irauli beharra

2013/01/16

Independentzia barik, gaitz; baina gauzak egin litezke euskararen arloan!

Irauli beharra - Gehiago irakurri

Truxalak egin dittu

2013/01/15

Bai, truxalak bota dittu gaur egun guztian zihar. Bota ahalian jardun dau, goixan-behian; garrantz jardun be!

Truxalak egin dittu - Gehiago irakurri

Tortura hizpide SER katean

2013/01/14

Ez da ohikoa Espainiako Estatuak eginiko torturei buruzko zerbait entzutea Espainiako irratietan. Are gutxiago, prime time-an. Igandean, Javier del Pinok ia ordubete eskaini zion gaiari "A vivir que son dos días" irratsaioan. Martxelo Otamendi izan zen gonbidatuetako bat.

Tortura hizpide SER katean - Gehiago irakurri

Purista

2013/01/14

Euskeraz nabillenian, euskera onez berba egitten saiatzen nok; espainolez nabillenian barriz, euskerakadarik ez sartzen, eta askori atentziñua (txarrera) deitzen detsan zuzentasunez.

Purista - Gehiago irakurri