Merkatu gay eta euskaldunan parekotasuna
Ezaguna da gay kolektibua, azkenaldixan, merkatu batzutako ittua bihurtu dala. Mailla ekonomiko eta edukatibo erdi-altua (homosexualidadia konpleju barik bizitzen dabenen artian behintzat), ume gitxi edo bapez... Ez naiz hortan luzatuko, askotan aztertu dan gauza ebidente xamarra izanda.
Komertzialki begira, gay publikuari eta publiko euskaldunari antz haundixa hartzen detset, puntu baten baiño gehixagotan (publiko gay euskalduna alde batera lagata, jakiña ;-):
- Gitxiengua da... baiña ez hainbestekua. Barrena, kontsumitzaille lez kontuan hartzeko aiñakua.
- Hezkuntza mailla erdi-altua (euskaldun militante gehixenak, behintzat).
- Produktuak aukeratzerako orduan, salneurri eta kalidadiari begiratziaz gain hizkuntza asuntuari be erreparatzeko joera haundixa.
- ...
Sakonago be aztertu leike merkatu euskalduna, baiña hori astixa dakanari lagako detsagu (onezkero eginda ez badago).
Koldo Mitxelenan artikulu bildumia irakortzen nabil egunotan, atsegin haundiz. Asunto linguistikua interesantia izanda be, sozial maillako ikuspegi, informaziño eta bestelakuak dira neretako deigarrixenak. Bestiak beste, euskerian egoerian billakaera panoramiko politta egitteko balixo dau, historian zihar, prospektiba eta guzti. Eta hor argi xamar ikusten da, XX gizaldixan zihar batez be, egoera marjinal eta rezesibo orokor batetik norabide aldaketa esanguratsua gertatu dala. ¿Ze runbotan? Hori esatia gatxagua egitten jata. Baiña gaur ekarri doten gaixakin lotuta, gauza bat argi dago behintzat: onezkero euskeria gauza ekonomikoki erakargarrixa bihurtuta dakagu, arlo batzutan gitxienez (biharra topatzeko... merkataritzan...).
Ba hori: merkatarixak gay publikua ittu lez hartu daben modura... euskaldunak be ¿zergaittik ez target komertzial bihurtu? Batzu badihardue, jakiña; baiña danak espabillau arte denporia pasauko danez... oiñ hasten dirazenak, bentajia.
¡Tonto el último!