Txatarreruak euskeraz hasi dira
Danak megafonixiakin, eta onezkero ixa buruz esan neike lelua: “El chatarrero, señora; se limpian lonjas, parcelas, camarotes. El chatarrero; recogemos muebles, chatarra, niquel, zinc y todos los hierros viejos que tenga por casa. Ha llegado el chatarrero”.
Oin dala hille bi inguru, euretako batek nobedadia ekarri zeban: euskerazko grabaziñua: “Txatarrerue! bla, bla, bla...” gauza beretsua esaten (ondiok ez dot ikasteko aukerarik izan). Gauza exotiko lez hartu neban.
Baiña atzo... bigarren txatarrerua be euskerazko grabaziñuakin entzun neban. Hara!
Ez dira euskaltzaliak bihurtu egun batetik bestera, jakiña (bihargiñak eurak lehen besain erdeldun jarraitzen dabe). Baiña... euskerazko propagandiakin gehixago saltzen ei da. Ulertu nahi dabenak... ulertu deixala.
Imanol Laspiurrek ondo esaten zebanez, euskeria erabiltzeko akulu nagusixa ez da kontzientzia... premiñia baiño.