Blogak
Irudi erromanikoak, hormaz horma aldatuak
2013/03/03Egun, mende erdi geroago, Jakako museoa da, hormairudi erromanikotan behintzat, Europakorik onenetakoa, munduko ikusgarrienetakoa beraz. Biziki merezi du sartu-irtena.
Puig Antich, Ardotxi, Zabalegi
2013/03/02Argia astekarian 2007-02-18an ateratako artikulua, Salvador Puig Antich, garrotez hildako militante katalanaren hilketaren 39. urteurrenean ipintzen dut hemen.
Saski Naskiren oihartzuna
2013/03/01“Saski Naskiren oihartzuna” deitu ikuskizuna aurkeztu zuten Itxaso Aristizabal eta Esther Barandiaran pianojotzaileek, orain hurrengoko Miramongo matinéean. Polito asko aurkeztu ere, Euskadiko Orkestrak bere egoitzan burutu ohi duen programaren barruan.
Jantzita eramateko informatika
2013/03/01Informatika aldean daramagula badira jada urte batzuk. Izan ere, gaur egun edonora gurekin eramaten ditugun smartphoneak, tabletak, e-book irakurgailuak, argazki kamera digitalak eta bestelako gailu elektronikoak benetako ordenagailuak dira. Datozen urteetan, baina, urrats bat harago egingo du honek: informatika aldean eramatetik jantzita eramatera pasatuko gara, "wearable computing" deritzon joeraren bidez.
Abentura-nobela eta tragedia-poema
2013/02/27“Argo” omen da aurtengo filmik onena eta “Amor”, berriz, ingelesez ez direnen arteko onena, Oscar sariei jaramonik egingo badiegu behintzat. Horretara, garbi dago, aurrena bigarrena baino hobea omen. Bai ote?
Haragiz betetako piper gorriak
2013/02/26Barazkiekin, arrainarekin, perretxikoekin, okelarekin… osagai askorekin bete ditzakegu piperrak, eta piperrak gorriak zein berdeak izan daitezke. Okelarekin bete ditut piper gorriak oraingoan. Beste osagai batzuekin betetako piperren errezeten berri emango dut aurrerago. Piper berde beteen errezetak ere azalduko ditut, euren garaia heltzen denean.
Barazki pastela
2013/02/26Oso erraza da pastel hau egitea, barazkiak eta arrautzak dira ia osagai bakarrak. Beraz, erraza izateaz gain, osasuntsua ere bada. Barazkiak jateko beste era bat da. Epela zein hotza jan dezakezu. Eta garaiaren arabera barazkiak aldatu. Pastela epela kalabaza pure batekin jan dezakezu, eta hotza maionesarekin.
Zuritik zuriegira, bi egunetan
2013/02/26Elurra ari du, etengabe. Larunbat gauean hasi zuen, eta gaur, asteartea, oraindik hala jarraitzen du. Guretzat, mendian bizi garenontzat, zuritik zuriegira pasatzen da kontua, di-da batean.
