Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Baten bat kukuaren habiaren gainetik hegaldatu zen

Baten bat kukuaren habiaren gainetik hegaldatu zen

Markos Zapiain 2013/09/20 10:55

Euskal-Encodings-i esker, euskaraz daukagu filma, bikoizturik.

 

1-Gurean entzerramendua, ixtea, erabiltzen dugu batez ere eroekin. Bururatzen zaizu beste jarreraren bat? Agintaria bazina, zer egingo zenuke eroekin?

2-Eroa iruditzen al zaizu Jack Nicholson? Nola definituko zenuke eromena?

3-Eroetxean sartzean, nesketako batek dio: “Honek Institutua oroitarazten dit”. Ados zaude?

4-Bizitzaren zapaltzaile ageri da filmean psikiatrikoa. Eroetxe baten barruan, balegoke oreka biofiloagorik lortzea diziplina-beharraren eta emozioen eta sentimenduen adierazpen librearen artean?

5-Zilegi da eroak pilulak hartzera derrigortzea? Eta elektroxoka eta lobotomia, zer iruditzen zaizkizu?

6-Zein da emakumearen zeregina filman? Erizain buruzagi estu lehor zorrotza ageri da, edo bestela Candyren berotasun amorfoa, putatasuna. Zentzu horretan, filma ez al da herren gelditzen?

7-Iruditzen zaizu hitz-toteltasuna sexu eta emozio-errepresioaren erruz sor daitekeela? Eta larrua gozoro joz senda litekeela, Billyren kasuan bezala? Emakume goxoaren bidez, hizkera-arazoa sendatzen zaio; baina ama zapaltzailea hizpidera etorri bezain laster, toteltasuna berpiztu egiten zaio. Bilatu sarean zer lotura izan ote dezakeen gizonaren toteltasunak amarekiko harremanarekin.

8-Erlazionatu Ratched erizainaren eta McMurphyren arteko harremanak Antigonaren eta Kreonteren artekoekin.

9-Halako batean, ematen du McMurphyrenganako zerbait sentitzen duela Ratched andereak, baina ziplo itotzen du, zapaltzen du; zorroztasunak bizipoza erreprimitzen du. Egia ote da zapaltzailerik gogorrenak beren burua erreprimitzen dutenak direla?

Urbinaga
Urbinaga dio:
2013/09/22 02:14
Panero familian daude erantzun asko, "gure" adibide erreala da ez fikzioa. Ba al dago halako familiarik Euskal Herrian ? baietz uste dut, arazoa dela,hemen ez dago "famoseo" akdizkaririk, oiartzuna eta abar.
Alboan izan duzu Bizkaiko "zoroetxerik handiena". Gaur egun Litio eta Viagrarekin beharbada etxeak bihurtu dira zoroetxeak. Euskal herrrian "leyendas urbanas" egia balira, guztiok izango ginateke totelak eta ez da gertatzen. Euskaldun "erre"-dunak (ahozko par(g)katu, par(g)kamena, eta abar)zeri lotuko zenioke. Nire ingurukoak erdaldunak gara. Institutuan banatu litio, viagra ez dut uste beher dutenik, ikasleak behintzat.Estatu Batuetan Litio farmakook agertu ondoren "zoro etxeak" hustu ziren. Ez dakit viagrarekin putetxeak hustutzen ari diren,baina arazoa familien etxeetara pasatu da. Pilulen munduan bizi gara benetan gaizorik ez direnen artean. Zergatik? eta ez naiz kimifoboa.Kimika da erantzuna.
Markos Zapiain
Markos Zapiain dio:
2013/09/22 16:13
Raimundo, Leopoldo Panero ez da Euskal Herrikoa ala? Irunen bizi izan da luzaro, eta Santa Agedan. Oroitzen naiz 1989-1990 ikasturtean maiz bueltatzen ginela etxera elkarrekin aste burua pasatzera: Panerok Arrasaten hartzen zuen autobusa eta nik Bergaran; gero, topoz joaten ginen Donostiatik Iruneraino. Kaka Karrikan bizi zen haren ama, Felicidad. Ordurako bazituen harreman telepatikoak Juan Carlos erregearekin, zeina eroetxeko ziegan kakalardo itxuraz agertzen baitzitzaion. Juan Carlosek Leopoldo hiltzea zuen obsesio nagusi.

Egia diozu, pilulen munduan bizi gara eta horregatik dira AEB gu baino gehiago. Ez soilik farmazietan, janari-denda arruntetan ere Soma izeneko pilulak saldu izan dituzte berriki, Bai mundu berria-n bezala. Eta ez dira orokorkeria lausoetan galtzen: guk Nolotil eta Ibuprofeno baldin baditugu, Minaren ideia amorfoa nekez apaltzen dutenak, amerikanoak, askoz ere pragmatikoagoak, badituzte pilulak haginetako mina kentzeko zehazki, belarriko mina, tripako mina, artritisa, lunbagoa... zehaztasun inbidiagarria. Obamak Bengoa AEBen Osakidetza ezartzeko eraman baldin bazuen, ez da ezinezkoa zenbait urteren buruan EH Bildu-PSE gobernuko Bengoa sailburuak amerikanoen pilula antiplatoniko ezin eragingarriagoak inportatzea.
Urbinaga
Urbinaga dio:
2013/09/25 10:06
Parkatu, nire ezjakintasuna,Panero Chavarri pelikuletatik eta dokumentalagatik ezagutu dut eta beti Madrilgo girokin lotuta, Zumarragako eroetxetik bota omen zuten, ustez. Baserriko giroko euskaldunekin pentsatzen nengoen, "Hamaikagarren aidanez" bezalakoak. Ez dakit "Ene jesus"-en gaia ikutzen zen, oso memoria txarrekoa naiz, dena den "Soma" beti da onuragarria Huxley-tik,orain jadanik ez dugu Bengoa behar Intenetetik edozer eros daiteke eta. kimika da beti arazoa eta irtenbidea.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.