Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Irakurle taldearen ikasturte berria, hasteko prest

Irakurle taldearen ikasturte berria, hasteko prest

Asier Sarasua 2013/09/18 21:10
Dagoeneko ireki da izena emateko epea. Hiru saio eta horrenbeste liburu izango dira Gabonak bitartean, Eibarko liburutegian. Lehenengoa urriaren 8an Kirmen Uriberekin (Mussche, 2012).

Aurtengo udaberrian hasi zuen bere ibilbidea Eibarko liburutegiko irakurle taldeak (irakurle taldea? irakurketa taldea? irakurle kluba?... adostu beharko dugu egunen batean...). Lehenago gaztelaniaz egiten zenaren parean, euskarazkoa ere hasi ziren antolatzen, Idazleen Elkartearekin elkarlanean. Lau saio izan genituen urte hasieran, Canoren Twistekin hasita, betiere idazlearen parte-hartzearekin. Hilero elkartu ginen 10-12 lagunontzat, gozagarria izan zen oso.

Zorionez, aurten ere jarraipena izan du ekimenak. Oraingoan, gainera, ...eta kitto! euskara elkartearekin batera (...eta kittok ere bazeukan bere irakurle-taldea Antxon Narbaizaren gidaritzapean) eta Antxon bera izango dugu aurrerantzean irakurle-taldeko moderatzaile.

Hilean saio bat izango da, liburutegian bertan, hileko lehenengo martitzenean. Oraingoz 3 saio aurkeztu dituzte (urrian, azaroan eta abenduan), baina beste 4 ere izango ei dira udaberrian. Aurreneko saioa urriaren 8an izango da eta Kirmen Uriberen Mussche (Susa, 2012) izango dugu mintzagai.

Izen-ematea irekita dago eta doan da. Hilero irakurri beharreko liburua liburutegiak berak lagatzen die irakurleei. Animatu, benetan merezi du eta (hasteko, Iban Zalduak irakurle taldeen inguruan idatzitako oinarrizko dekalogo modukoa irakurri dezakezu).

Gaztelaniazkoa eta haurrena ere bai

Euskarazko taldearekin batera, gaztelaniazkoa eta haurrena (haur eta gurasoena) ere aurkeztu dituzte eta horietan izena emateko epea ere ireki da.

Animo!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz