Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Joana Albret / Nafarroako liburuzainak

Nafarroako liburuzainak

albret 2013/09/21 11:49
Berria egunkarian Nafarroako Liburuzainen Elkarteko Presidentearen elkarrizketa interesgarria irakur daiteke
Iñaki Susok, ASNABIKO Presidenteak, esandako  hamaika kontuen artean hau nabarmentzen dut: Liburuzainen oposizioetan euskara ez da meritu gisa kontuan hartzen. Ez da kontuan hartzen, ez. Liburuzainak lekuz aldatzeko azkeneko lehiaketan tituluak onartu zituzten, eta ingelesezko eta euskarazko tituluak meritu gisa hartu zituzten. Baina oposizioetan euskara ez da aintzat hartzen. Oposizioetara edonor aurkez daiteke. Batxilergoa ikasi izana da baldintza bakarra. Halaber, Angel Errok, egunkarian egindako elkarrizketa aprobetxatu zuek ohiko zutabea osatzeko, hona hemen bi paragrafoak: ASNABIko presidenteak elkarrizketan salatzen zuen oztopo larriak ari zitzaizkiela liburuzainei jartzen euskara ikasteko, baita eremu euskaldunean ere, non herritarrek, liburutegietako erabiltzaileek, zerbitzua euskaraz jasotzeko eskubidea aitortua omen duten. Beste eskubide urraketa bat oharkabean pasa daiteke. Liburuena. Haien zaintzaileek uler ditzaten. Aitortuko dut nerabe nintzela denboraldi batez saiatu nintzela nire maileguen bitartez liburuzain bat nitaz maiteminarazten. Goi-arnasadun liburuak, nire gustuen zabala erakusten zutenak, keinu sotilak bidaltzen zizkiotenak. Euskarazko liburuen bitartez liburuzainak maiteminarazten saiatzeko herritar guztien eskubidea ere urratzen ari dira.G. L.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Katalogatzeko Terminologia

Euskaraz katalogatzeko terminologia Joana Albret mintegikideen ahaleginez egindako lana da. 2000 urtean argitaratu zen Eusko Jaurlaritzako IZOren gainbegiratuarekin eta Iametza enpresaren laguntzarekin internet datu-base bezala eskaintzen da hemen.