Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Kolokan

Kolokan

Leire Narbaiza 2013/09/21 19:51

Kolokan bizi gara, ez dugu ezer seguru. Betiko maiteko gintuenak, denbora laburrera laga gintuen. Ustezko lagun adeitsuak bihozgabe jokatu du geugaz. Behin betiko lan-kontratua eten digute sinatu eta urte bira. Lankide eskuzabala, berekoi hutsa da. Umea gizondu/emakumetu egin zaigu. Etxe dotore berria, maiztu eta pintura premian daukagu. Maitale sutsua txepelduta dabil. Gurasoak aitita-amama bihurtuta, umetu zaizkigu. Urrunetik behatzen genuen mutil eder hark ilea galdu eta tripa itzela dauka. Etxe ondoko mimosa arbola sendoa, moztu egin dute. Adiskidearen printzipio aldaezinak ere, goitik behera irauli dira…

Betiko zena, inoiz ez da betiko. Kolokan gaude etengabe, amaraunetik zintzilik, hari single eta hauskor horretan eskegita dilin-dalan: buru, gorputz, gogo, arima, bihotz. Babes edota makulu bila, euskarria topatu nahian, etsi-etsian, oreka bila, mahai loka baten moduan, lortu ezinda. Udazkenean, hego-haizeak dantzan darabilen orbela legez.

Betierekoa ez da ezer, hala sinetsarazi baziguten ere. Oinarri sendoduna, kili-kolo dago. Ez dago orekarik, haizeak zapiak nola, mugitzen zaigu guztia denborarekin. Ezin "bertan goxo" egon.

Halere, afektua, elkar-ulertzea eta eutsi-lekua, espero bako tokian, gune ezegonkorrean, nahi gabe, aurki liteke. Leun kulunkatuz, harri sendoaren gainean. Kolokan baina seguru, babestuta.

etiketak: Txargainen
Aitor
Aitor dio:
2013/09/23 10:28
Kaixo, Leire:
Zure blog hau duela gutxi egin dudan aurkikuntza (ederra) da, duda barik. Zure azken gogoetak asko gustatu zaizkit.
Honako honen inguruan zer esan? Ez dakit kontsolamendu handia den, baina,a gian, sendotasuna eta irmotasuna norbere printzipio eta jokaeretan bilatu eta aurkitu beharko ditugu; hau da, gertatzen dena gertatzen dela, gure jokatzeko era sendoak, aldaezinak; gure usteak, sinismenak... besteen onarpenaren edo erantzunaren edo erreziprozitatearen zain ez daudenak.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua